355/1997 FORU DEKRETUA, abenduaren 1ekoa, Nafarroan etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko maileguen baldintzak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko sistema eta motak arautzen dituen abenduaren 21eko 14/1992 Foru Legeak, 13. artikuluan eta hurrengoetan, ahalmena ematen dio Nafarroako Gobernuari kreditu erakundeek emanen dituzten mailegu kualifikatuen korritu tasa finkatzeko, erakunde horiekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmenen esparruan, mailegu kualifikatuen beharrezko multzoa berma dadin.

Hori horrela, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak, eta Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren batean egin bilkuran harturiko erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Erabaki honen arabera emandako mailegu bakoitzerako, lehenbiziko urteko gehieneko korritu tasa benetakoa hilero ateratzeko formula hau erabiliko da:

  1. Kreditu entitate guztiek eman mailegu hipotekarioen erreferentzi tasari buruz azkeneko sei hilabete ezagutuetako batezbestea, Espainiako Bankuak prestatu eta argitaratu duena, kontuan hartuz, horren % 80, hilabete horietako azkeneko biei dagokien balioa besteei dagokiena halako bi izanen delarik, baldin eta ateratzen den erreferentzi tasa hori urte baterako Mibor-a gehi 0,25 puntuko erreferentzi tasa baino txikiagoa bada, Espainiako Bankuak argitaratutako urte baterako Mibor-aren azken datuaren arabera.

  2. Kalkulatzen den erreferentzi tasa hori urte baterako Mibor-a gehi 0,25 puntukoa baino handiagoa baldin bada, urte baterako Mibor erreferentzi tasa azkena gehi 0,25 puntu aplikatuko da.

    TAE hori honela banatu ahalko da: hasierako % 0,25eko gehieneko komisioa alde batetik eta ondoriozko korritu nominala bestetik, inola ere hasierako korritu benetakoaren tasa baino gehiagokoa izanen ez delarik.

    Edonola ere, kalkulua egiteko, Espainiako Bankuak prestatu datuak argitaratu eta hurrengo egunean aplikatuko dira.

    Hasierako korritu benetakoaren tasa kalkulatzerakoan hiru hamarren hartuko dira beti, bai Espainiako Bankuak argitaratzen dituen jatorrizko datuetan eta bai azken emaitzean ere.

  3. artikulua. Aurreko artikuluan aipatzen den hasierako korritu benetakoaren tasa (TAE), mailegu bakoitzerako finkatua, urtero berrikusiko da, mailegua formalizatzen denetik kontatzen hasita, harik eta erabaki honi jarraikiz emandako maileguak amortizatu arte.

    Urteko tasa benetako hori, gehienez ere, honako formula aplikatzetik aterako da.

  4. Kreditu entitate guztiek eman mailegu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR