124/2014 FORU AGINDUA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Zerga Ogasuna izeneko erakunde autonomoari buruzko kontratazio publikoko prozedurak irekitzea, tramitatzea eta ebazteko proposatzea Ondare Zerbitzuari esleitzen dizkiona.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 12ko 19/2014 Foru Dekretuaren bidez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuari atxikitako Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren.

Estatutu horietako 1. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomo bat da, bere nortasun juridikoa duena, baita jarduteko gaitasun osoa ere bere helburuak bete daitezen; orobat, kontratatzeko gaitasuna, kontratazio administratiboari buruz indarra duen araudian xedatutakoarekin bat.

Kontuan harturik bere eskumeneko kontratazio publikoaren prozedurak burutzeko baliabideak urriak dituela, beharrezkoa da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Ondare Zerbitzuarekin lankidetza izateko bideak ezartzea, kudeaketa hari esleituz.

Kudeaketaren esleipena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39. artikuluaren bidez arauturik dago. Besteak beste, departamentu bereko organoen arteko lankidetzarako tresna bat da. Espresuki aipatu behar ditu ukitzen dituen jarduerak, indarraldia, esleitutako kudeaketaren izaera eta nondik norakoak eta esleipena jasotzen duen organoak bere gain hartzen dituen eginbeharrak. Gainera, indarra har dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, osorik.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39 artikuluko 2. idatz-zatiak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR