2/2011 FORU AGINDUA, urtarrilaren 24koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 600 eta 605 ereduak onesten dituena. Kostu bidezko ondare eskualdaketen eta sozietate-eragiketen eta egintza juridiko dokumentatuen modalitateak dira, hurrenez hurren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren xedapenen Testu Bateginaren 39.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera, subjektu pasiboek, zerga aitorpena aurkezten dutenean, dagokien zerga-zorra zehaztu beharko dute autolikidazioa eginez eta araudiak ezarritako toki, modu eta epeetan horren diru-sarrera eginez.

Autolikidazioaren sistema benetan ezartzeko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ekainaren 28an emandako 130/1999 Foru Aginduak ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 600 eredua onetsi zuen, ondare eskualdaketen modalitatean, eta zerga horren beraren 605 eredua, egintza juridiko dokumentatuen modalitatean. Gero, azaroaren 9ko 278/2001 Foru Aginduak eurotan aurkeztu beharreko 600 eta 605 ereduak onetsi zituen, Europako moneta bakarra onartzearen ondorioz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 44.1 artikuluak dio administrazio espedienteak tramitatzean baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabili behar direla lagungarri gisa, betiere bermeak errespetatuz eta antolamendu juridikoak kasu bakoitzerako aurreikusten dituen baldintzak betez.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan tributuen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen ugaritzeari eta hobetzeari heltzen die, alde batetik tributudunek errazago bete ahal izateko tributu betebeharrak (bai materialak bai formalak), eta bestetik, errespetatzeko haien eskubideak eta bermeak, eta, azkenik, tributuen aplikazioan Administrazioaren eraginkortasuna areagotzeko.

Nafarroako Zerga Ogasunean aitorpenak aurkeztean bitarteko elektronikoen erabilera orokorra izan dadin, eta helburu horretarantz aurrera egiteko, foru agindu honen bidez 600 eta 605 ereduak onetsi dira: nahi izatera, bide telematikoak erabiliz aurkez daitezke Internet bidez, salbu Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak uztailaren 3an emandako 132/2009 Foru Aginduan berariaz araututako kasuetan. Kasu horietan nahitaezkoa izanen da modalitate hori. Hirugarrenak ordezkatuz egin daiteke aurkezpen hori, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat. Agindu horren bidez, kanpoko laguntzarako akordioa onetsi zen hirugarren pertsonak ordezkatuz aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk telematika bidez aurkezteko, eta telematika bidez tramitatzeko tributu zorren ordainketa.

Diru-sarrera egin beharreko autolikidazioen kasuan 600 eta 605 ereduak aurrez ordaintzekoak direla kontuan hartuta, aitorpenak aurkeztu ahal izateko aurrez ordainketa hori tramitatu eta egiaztatu beharko da.

Ordainketa egin dela egiaztatzeko, kode bat (Erreferentzia Zenbaki Osoa) erabiltzea erabaki da. Nafarroako Zerga Ogasunaren ordainketa telematikoko sistemari atxikitako finantza entitateetako sistema informatikoek sortuko dute kode hori automatikoki, haietan diru-sarrera egindakoan. Sistema hau, azpiegitura kriptografiko batean oinarritua, fidagarria, segurua eta bizia da, eta erabilera oso zabaldua dago finantza entitateen artean. Nafarroako Zerga Ogasunak nahi du Nafarroako Foru Komunitatean diru-bilketaren kudeaketan laguntzaileak diren finantza entitate guztiak atxiki daitezela ordainketa telematikoko sistema honetara. Sistema hau aspalditik dago erabilgarri haren aplikazio telematikoetan. Hala, tributudunak edo haren ordezkariak, ez zerga bulegoetara ez bankukoetara joan beharrik gabe, tramite guztiak egin ditzake Nafarroako Zerga Ogasunak haren esku jartzen dituen web zerbitzuen bidez.

Hala ere, kontuan hartuta gaur egun finantza entitate guztiak ez daudela Nafarroako Zerga Ogasunaren ordainketa telematikoko sistema horri atxikita, ordainketaren izapidea eta ordainketaren egiaztapena errazteko, Erreferentzia Zenbaki Osoa lortzeko bigarren modalitate bat gaituko da: aitorpenaren zirriborroa Nafarroako Zerga Ogasunaren web zerbitzuetan gordetzea, egin beharreko ordainketaren datuak eskuratzea eta finantza entitateak bere bezeroen eskura jartzen duen sistemaren bidez (bertaratuz edo entitatearen web zerbitzuen bidez), zergaren ordainketaren eta Erreferentzia Zenbaki Osoa lortzeko tramitea egitea. Zenbaki hori lortu ondoren, Nafarroako Zerga Ogasunaren aplikazio informatikoaren bidez zirriborroa berreskuratu, Erreferentzia Zenbaki Osorako atala bete eta aitorpena aurkezten ahal da.

Tributudunak papereko aurkezpenetatik tramitazio telematikora igarotzeko erraztasunak emate aldera, 2011ko ekainaren 30era bitarteko epe bat aurreikusi da. Epe horretan bi aukerak erabiltzen ahalko dira aldi berean, halako moduz non, epe horretan, 600 eta 605 ereduak paperean erabiltzen ahalko baitituzte aipatutako 132/2009 Foru Aginduaren arabera telematika bidez aurkezteko betebeharra dutenek ere.

Maiatzaren 17ko 165/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren erregelamenduaren 94.3 artikuluak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari ahalmena ematen dio aipatutako zergaren autolikidazioko 600 eta 605 ereduak onesteko.

Halaber, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak, baliabide elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiliz.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 600 eredua onestea. Kostu bidezko ondare eskualdaketen eta sozietate-eragiketen modalitateei dagokie.

  2. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 600 eredua onesten da. Kostu bidezko ondare eskualdaketen eta sozietate-eragiketen modalitateei dagokie, eta foru agindu honen I. eranskinean jaso da.

  3. 600 eredua paperean edo bide telematikoz aurkez daiteke, subjektu pasiboak aukeran duela, bide telematikoa nahitaez erabili behar duten subjektu pasiboen kasuan izan ezik. Aurkezpen hori baldintza orokorrekin bat eta 5. eta 6. artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusitako prozeduraren arabera eginen da.

  4. artikulua. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 605 eredua onestea. Egintza juridiko dokumentatuen modalitateari dagokio.

  5. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 605 eredua onetsi da. Egintza juridiko dokumentatuen modalitateari dagokio, eta foru agindu honen II. eranskinean jaso da.

  6. 605 eredua paperean edo bide telematikoz aurkez daiteke, subjektu pasiboak aukeran duela, bide telematikoa nahitaez erabili behar duten subjektu pasiboen kasuan izan ezik. Aurkezpen hori baldintza orokorrekin bat eta 5. eta 6. artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusitako prozeduraren arabera eginen da.

  7. artikulua. Aitortu beharra.

    Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 600 eta 605 ereduak aurkeztera beharturik daude Hitzarmen Ekonomikoaren 38. artikuluan xedatutakoarekin bat aipatutako zerga autolikidatzeko eta, kasua bada, hura Nafarroako Zerga Ogasunean sartzeko betebeharra duten subjektu pasiboek.

    Eredu horiek erabiliko dira kostu bidezko ondare eskualdaketa, sozietate-eragiketa eta egintza juridiko dokumentatuen kontzeptuengatik egiten diren autolikidazio guztietarako, salbu 610, 611, 620 eta 630 ereduak erabiltzea bidezkoa denean.

  8. artikulua. Aurkezteko tokia eta epea, eta ordaintzeko modua.

  9. Foru agindu honek onetsitako autolikidaziorako ereduak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Ekonomia eta Ogasun Departamentuan aurkeztu beharko dira.

  10. 600 eta 605 autolikidazio ereduak aurkezteko epea zerga sorrarazten den egunetik bi hilabetekoa izanen da.

  11. Subjektu pasiboak, aurreko idatz-zatian aipatzen den epearen barnean, behartuta egonen dira autolikidaziotik ateratako zerga zorra Nafarroako Ogasun Publikoaren laguntzaile den edozein finantza entitatetan ordaintzera. 600 eta 605 ereduei dagokien diru-sarrera egiteko, 770 eta 771 ordainketa gutunak erabiliko dira, hurrenez hurren. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira. Gainera, ordaintzeko onartuta dagoen beste edozein bide erabiliz ere egin dezakete diru-sarrera.

  12. artikulua. 600 eta 605 ereduei dagozkien autolikidazioen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak.

  13. 600 eta 605 ereduei dagozkien aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

    1. Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) eduki behar du.

    2. Aitortzaileak Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

      Baimenduta dauden ziurtagiri elektronikoak eta ziurtapen zerbitzuak ematen dituztenen zerrenda Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta kontsulta daitezke.

    3. Aurkezlea hirugarren pertsonen izenean aitorpenak aurkezteko pertsona edo entitate baimendu bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak onartutako ziurtagiri elektronikoa, aurreko b) letran aipatua, beharko du.

    4. Telematika bidezko aurkezpena egiteko, aitortzaileak edo, bidezkoa bada, aurkezle baimendunak, igorri beharreko aitorpena duen fitxategia lortzeko laguntza programa bat erabili beharko du aurretik. Laguntza programa hori Nafarroako Zerga Ogasunak 600 eta 605 ereduetako aitorpenetarako prestatu duena edo formatu bera duen fitxategi bat sortzen duen beste bat izan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR