246/2009 FORU AGINDUA, maiatzaren 5ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena, 2009. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritzako Finantziazioari buruzko lege-xedapenen testu bategina onesten duen otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren 1. eta 2. artikuluen arabera, Nafarroako Gobernuak laguntzak emanen ditu, diruz laguntzen ahal diren nekazaritzako ekoizpenak eta arriskuak aseguratzeko, eta nekazaritzako ondasunen gaineko aseguruen kontratazioaren kostuan parte hartuko du. Legegintzako foru dekretu horrek, VI. tituluan, Nekazaritza eta Abeltzaintzako aseguru-sarietarako laguntzak arautzen ditu, eta bertan ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak urtero onetsi eta argitaratuko dituela laguntzak jasotzen ahal dituzten aseguru lerroak, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Urteko Planean sarturik dagoen aseguru bakoitzaren ezaugarrien berri duen unean.

Aseguru-sarien ordainketarako laguntzek Europar Batasunak ezarritako baldintzak bete behar dituzte, hain zuzen ere Estatuko laguntzak Europar Batasuneko merkatuarekin bateragarri izatea, EEko Itunaren 87. artikuluari jarraikiz.

Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak nekazaritzako aseguruetarako laguntzen berri eman dio Europar Batasunari (Estatuko 774/01 laguntza). Batzordeak zehaztu du aseguru-sariak ordaintzeko laguntzak bateragarriak direla Europar Batasuneko Merkatuarekin, baldin eta aipatu ministerioak laguntza horietarako aurreikusi duen laguntza portzentajeak (autonomia erkidegoek emandako laguntzak barne, halakorik bada) aseguruaren kostu garbiaren gaineko portzentaje bat gainditzen ez badu.

Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioko Idazkariordetzak 2008ko abenduaren 15ean emandako Ebazpenaren bidez argitara eman zen Ministroen Kontseiluak 2008ko abenduaren 5ean hartutako Erabakia, zeinaren bitartez Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2009rako Plana onetsi baitzen. Apirilaren 2ko PRE/861/2009 Aginduaren bidez, Estatuko Administrazio Nagusiak Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko aseguruak hartzeko 2009rako emanen dituen diru-laguntzak arautzen dira.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuan eta Estatuko 774/01 laguntzan aurreikusitakoa aplikatuz, Estatuko Administrazio Nagusiak hartutako neurriak osatzen dituzten diru-laguntzak eman nahi ditu, baina Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1857/2006 EE Erregelamenduan ezarritako mugen barruan beti. Erregelamendu hori nekazaritzako produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainetarako Estatuko laguntzei Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da, eta 70/2001 EE Erregelamendua aldatu du.

Foru agindu honi honako hauek aplikatu behar zaizkio: Nekazaritzako Finantziazioari buruzko otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretua eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek foru agindu honen eranskinean daude.

  2. Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen deialdia onestea, 2009. urterako.

  3. 6.200.000 euroko gastua baimentzea, aurrekontuko kontu-sail hauen kargura: 4.200.000 euro, 2009ko gastuen aurrekontuko "Aseguru-sarien konpentsazioa Agroseguroren bitartez" izeneko 710001 71230 4700 414210 kontu-sailaren kargura, eta 2.000.000 euro, 2010eko gastuen aurrekontuan horretarako sortuko den kontu-sail baliokidearen kargura, behar adina diru badago betiere.

  4. Apirilaren 21eko 166/2008ko Foru Aginduaren bidez onetsitako 2008ko kanpainaren kargura 2009an izenpetutako polizei eta kanpaina horretan izenpetu eta 2008ko abenduaren 31tik aurrera eskatutakoei erantzuteko, 1.775.000 euroko gastua baimentzea, 2009ko gastuen aurrekontuko "Aseguru-sarien konpentsazioa Agroseguroren bitartez" izeneko 710001 71230 4700 414210 kontu-sailaren kargura.

  5. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  6. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2009ko maiatzaren 5ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    1. ERANSKINA

    Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko nekazaritzako zenbait aseguru izenpetzeko diru-laguntzen 2009rako deialdiko arauak

    Lehena.-Xedea eta diru-laguntzen xede izan daitezkeen jarduketak.

  7. Deialdi honen xedea da Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko 2009rako aseguruak hartzen dituzten nekazari eta abeltzainei laguntzea. Aseguruak Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako ondasunetarako izanen dira, eta Estatuko Administrazio Nagusiak helburu bererako ematen dituen diru-laguntzen osagarri.

    Nafarroan aplikatzekoak diren Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen indarreko Planaren barruan izenpetutako aseguruen kostua konpentsatuko da, baldin eta pizgarri hori behar badute sartze indizea aseguruaren ehuneko ehunekoa izateko, amaierako helburu gisa, eta ondorioa nekazariak edo abeltzainak bere gain hartzeko modukoa.

  8. Aseguru lerro hauek kontratatzeko kosturako emanen dira diru-laguntzak:

    1. Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2009ko Planaren bidez izenpetutako nekazaritzako aseguruak, lerro hauetan:

      -Aseguru konbinatua eta ohiz kanpoko kalteena: arbeletxekoa, gerezia, arana, sagarra, mertxika, udarea, kiwia, ardotarako mahatsa eta ardo kooperatiben kostu finkoak estaltzeko berme gehigarria, arroza, udaberriko zerealak, zerba, baratxuria, orburua, kardua, zainzuria, brokolia, tipula, azalorea, ziazerba, ilar berdea, baba berdea, leka, uraza, patata, piperra, tomatea eta azenarioa.

      -Etekinen asegurua: almendrondoa, oliba, elorri beltzak eta belar labore estentsiboak.

      -Aseguru integratua: lehorreko neguko zerealak.

      -Ustiategiko asegurua: fruta-arbolak eta ardotarako mahatsa.

      ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR