53/2013 FORU DEKRETUA, uztailaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren VI. kapituluan jaso dira arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketak, eta ezartzen da ikasketa horiek, lanbide heziketakoen antzera, erdi eta goi mailako zikloetan antolatuko direla, modulutan egituratuta. Era berean, adierazten du ikasketa horien xede nagusia dela ikasleei kalitateko prestakuntza artistikoa ematea, arte plastikoen eta diseinuaren arloko etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatuko duena.

Foru dekretu honen bitartez, Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen goi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek urriaren 11ko 1432/2012 Errege Dekretua garatzen du, hain zuzen ere Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua ezarri eta haren gutxieneko ikasketak onetsi zituen dekretua, arte plastikoen eta diseinuaren arloko lanbide ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 13. artikulua aplikatuz onetsi ere.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitatean arte plastikoen eta diseinuaren arloko lanbide ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituen abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuak arte plastikoetako eta diseinuko lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretu horretan onetsi diren diseinurako jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila eta haren lan jarduerari dagokion produkzio-sistemaren ingurunea. Lanbide profilaren barnean, gaitasun orokorra zein den definitzen da eta hura zehazten duten gaitasun profesionalak zein diren.

Produkzio-sistemari dagokionez, zenbait ohar ezartzen dira tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Ingurune hori hauek osatzen dute: goi mailako teknikariak zein lanbide esparrutan beteko duen bere lana, zein produkzio sektoretan arituko den eta zein diren bete ditzakeen zeregin eta lanpostu nagusiak.

3

Laugarren artikulua, lotua duen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum osagaiari buruzkoa da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Iraupenaren definizioari dagokionez, bi irizpide erabiltzen dira: orduen kopurua eta Europako kredituen kopurua (ECTS). Lehenbizikoa interesgarria da prestakuntza jarduera antolatzeko, eta bigarrena irizpide estrategikoa da, Europako goi mailako hezkuntzaren esparruaren barneko mugikortasunarekin zerikusia duena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta irakatsi eta ikasteko jarduerei dagozkie.

4

Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi kurtsoetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Banaketa horri esker, langileak trebatzeko prestakuntza profesionaleko beste eskaintza batzuk egin daitezke. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei, baliozkotzeei eta salbuesteei dagokienez, 6. artikuluak heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluko heziketa zikloa amaitu eta gero, eta 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du (4. eta 5. eranskinetan garatua).

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren esparru eta ekipamenduen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 31n egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea da Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori komunikazio grafikoaren eta ikus-entzunezkoaren arteetako lanbide-arlokoa da.

  2. artikulua. Identifikazioa.

    Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

    1. Izena: Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria.

    2. Maila: Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen goi mailako gradua.

    3. Iraupena: 2.000 ordu.

    4. Arteen lanbide-arloa: komunikazio grafikoa eta ikus-entzunezkoa.

    5. Europako erreferentea: HNSN - 5b (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

  3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

    Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak eta produkzio sistemaren erreferentzia, abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dira.

  4. artikulua. Curriculuma.

  5. Argazkigintzako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

  6. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloak dituen lanbide modulu bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

  7. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

  8. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatzen dira, Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua ezarri eta haren gutxieneko ikasketak onetsi zituen urriaren 11ko 1432/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko 4. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

  9. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Abuztuaren 9ko 44/2010 Foru Dekretuaren 14. artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da edozein aldaketa egiteko.

  10. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

  11. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

  12. artikulua. Heziketa zikloan sartzeko bideak.

    Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, Arte plastikoen eta diseinuaren arloko lanbide ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

  13. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

  14. Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluak bide ematen du erdi edo goi mailako beste edozein heziketa ziklotan zuzenean sartzeko, ezartzen diren onarpen baldintzak betez gero, eta maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitako kasuetan berariazko probaz salbuetsirik.

  15. Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluak bide emanen du zuzenean sartzeko Diseinuko, Arte Plastikoetako eta Kultur Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritzeko goi mailako arte ikasketetan.

  16. Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Argazki Diseinuko goi mailako teknikari tituluak bide emanen du unibertsitateko ikasketetan sartzeko, unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan sartzeko baldintzak eta Espainiako unibertsitate publikoetako onarpen prozedurak arautzen dituen azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

  17. Goi mailako hezkuntzako irakaskuntzetako tituluen eta Argazkigintzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluaren arteko kreditu-onarpena Goi mailako hezkuntzaren esparruan ikasketak onartzeari buruzko azaroaren 14ko 1618/2011 Errege Dekretuarekin bat eginen da, salbu eta irakaskuntza berberetako ikasketen edo irakaskuntza desberdinetako goi mailako teknikarien ikasketen arteko baliozkotzea edo onarpena egiteko, kasu horiek beren araudi berariazkoari lotuko baitzaizkio.

  18. Urriaren 11ko 1432/2012 Errege Dekretuaren 6.5 artikuluarekin bat, baliozkotzeen araubidea errazteko asmoz, 120 ECTS kreditu esleitu zaizkie foru dekretu honetan ezarritako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR