57/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Arangurengo udal mugapean hiri hondakinak tratatzeko zentro bat jartzeko Ingurumen baimen integratua aldatzen duena, eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen eraketa berriari egokitzeko. Jardueraren titularra Iruñerriko Mankomunitatea da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 184/2008 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zen Arangurengo udal mugapean hiri hondakinak tratatzeko zentrorako. Jardueraren titularra Iruñerriko Mankomunitatea da.

2011ko irailaren 6an, titularrak aldaketa hau eskatu zuen: nabe bat makinak mantentzeko. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak aldaketa hori ez-funtsezkotzat jo zuen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzeko asmoz abenduaren 28an emandako 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz. Hortaz, ez da beharrezkoa beste Ingurumen baimen integratu bat ematea.

Hala ere, aldaketa nabarmena da, instalazioaren suteen kontrako baldintzetan aldaketa garrantzitsuak ekartzen dituelako, eta horiek oraingo Ingurumen baimen integratuan agertu behar dute; hortaz, baimena aldatu egin behar da.

2011ko abuztuaren 16an, Arangurengo Udalak hirigintzako bateragarritasunari buruzko aldeko txostena eman zuen.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. eta 106. artikuluek ezartzen dutenez, administrazio publikoek beren egintzak alda ditzakete, betiere aldaketa antolamendu juridikoaren kontrakoa ez bada, kasu honetan gertatzen den bezala, zeinetan, gainera, aldaketa Ingurumen baimen integratuaren titularrak eskatuta egin baita.

Espedientea Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legea garatzeko Erregelamenduaren 29. artikuluan ezarritako prozedura erraztuari jarraikiz tramitatu da.

Aipatu den agindu juridikoa ikusirik eta ingurumen arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi dituen urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Arangurengo udal mugapean hiri hondakinak tratatzeko zentro bat jartzeko eman zen Ingurumen baimen integratua aldatzea, titularrak 2011ko irailaren 6an eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen eraketa berriari egokitzeko. Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 184/2008 Ebazpenaren bidez eman zen baimena. Jardueraren titularra Iruñerriko Mankomunitatea da.

  2. Aldaketak 184/2008 Ebazpenaren I. eranskineko eta 2. eranskinaren 7. puntuko hainbat gai deskriptibotan aldaketak sartzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR