88/2014 FORU AGINDUA, apirilaren 1ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, dohaineko peritu-laguntza arautzen duen foru aginduaren proiektua jendaurrean jartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 17ko 79/2014 Foru Aginduaren bidez, dohaineko peritu-laguntza arautuko duen foru aginduaren proiektua prestatzeko prozedura hasi da.

Nahiz kasu honetan, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 60. artikuluak ezartzen duenarekin bat, nahitaezko izan herritarrei entzutea emateko tramitea, lege-testu bereko 61. artikuluak ezartzen du, xedapenak hala eskatzen duenean edota Nafarroako Gobernuak edo kontseilari eskudunak erabakitzen duenean, entzutea emateko tramitearen ordez proiektua jendaurrean jartzen ahalko dela, hilabetez gutxienez ere.

Justiziako Gizarte Zerbitzuak emandako txostenak agerian utzi du nola foru aginduaren proiektuak, duen edukiagatik, interesdun ugarirengan izan dezakeela eragina eta, hortaz, bidezkoa da proiektua jendaurrean jartzea, ahalik eta interesdun gehienek ezagutu dezaten haren edukia.

Horiek horrela, aipatu legezko aginduen bidez emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Dohaineko peritu-laguntza arautzen duen foru aginduaren proiektua jendaurrean jartzea. Proiektuaren testua kontsultagai egonen da Nafarroako Jauregiko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko solairua; Iruña) eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR