31/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 24koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Ribaforadako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ribaforadako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Ribaforadako Udal Plan Orokorra, bertako Udalak sustatua, Ingurumen ondorioen adierazpena egiteko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak otsailaren 14an emandako 273/2011 Ebazpenean ageri diren ondoko determinazio hauekin:

    -A-68aren inguruan 6., 7. eta 8. sektoreak garatzen dituzten tresnetan zarata mugak kontuan hartu beharko dira, eta horretarako neurri zuzentzaileak aplikatu beharko dira.

    -90. iraganbidea ukitzen duen orotan, kontuan hartuko da Plangintza eta Laguntza Atalaren 2010eko apirilaren 7ko txostena.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR