7/2011 FORU AGINDUA, urtarrilaren 18koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, etxebizitza arloko II. kontrol eta ikuskapen plana onesten duena, 2011rako eta 2012rako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluak Nafarroari aitortzen dio eskumen esklusiboa etxebizitzaren arloan, baita lurraldearen antolamenduaren arloan eta hirigintzarenean ere. Nafarroako Gobernuari gai horietan dagozkion botere eta eginkizun publikoen gaineko lege multzoan zehazten da eskumen hori. Eginkizun horietako bat ikuskatzea da, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 40.1.c) artikuluak xedatu bezala.

Nafarroako Etxebizitzaren Babes Publikoari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legea onesteak bultzada handia ekarri zion ikuskatze lanari etxebizitza arloan. Arauak bazuen titulu bat osoa, etxebizitza arloko iruzurraren kontrolari eta aurreneurriei buruz.

Aurreikuspenak erabat eraginkorrak izan zitezen, Nafarroako Gobernuak, 2008ko maiatzaren 12ko bilkuran, departamentuarteko koordinazio batzordea sortzea erabaki zuen etxebizitzaren arloko iruzurra Nafarroan kontrolatzeko. Gero, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren maiatzaren 20ko 127/2008 Foru Aginduaren bidez, departamentuko lantaldea osatu zen, eta etxebizitza arloko I. kontrol eta ikuskapen plana prestatzeko agindu zitzaion.

Azkenik, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak urriaren 22ko 330/2008 Foru Agindua eman zuen eta, horren bidez, etxebizitza arloko I. kontrol eta ikuskapen plana onetsi zen 2009rako eta 2010erako.

  1. kontrol plan horren indarraldian hartu du indarra Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legeak, zeinak ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legea indargabetu eta etxebizitza arloko I. kontrol eta ikuskapen planean proposatutako neurri asko jaso eta garatzen baititu.

Foru lege horrek ere badu titulu bat osoa etxebizitza arloko iruzurraren kontrolari eta aurreneurriei buruz. Hala ere, bere edukian nabarmentzen du lehen aldiz arautzen dela etxebizitza arloko ikuskatze lana, baita horren eginkizunak eta hura baliatzearen ondoriozko akten edukia ere, eta Foruzaingoaren laguntza aurreikusten du.

10/2010 Foru Legearen 57. artikuluak etxebizitza arloko biurteko kontrol eta ikuskapen planak prestatzen jarraitu beharrari ekiten dio; izan ere, ikuskatze lanari aplikatutako plangintzaren teknikak hark eskatzen duen objektibotasuna ziurtatzen du, eta indar handiagoa ematen die arauei berezkoak dituen ahalak erabiltzeko orduan. Orobat, ikusi egin da plangintzak ikuskatze lanen emaitzeei jarraipena egiteko aukera ematen duela; garrantzi handiko kontua da hori tresna hutsa den aldetik begiratuta, etxebizitza arloko funtsezko politiken aplikazio eraginkorra bermatzeko.

Horrela, etxebizitza arloko administrazio kontrola, etxebizitza arloko I. kontrol eta ikuskapen planean egin zen bezala, lau multzo handitan bana daiteke:

  1. -Etxebizitzen sustapena eta eraikuntza: libreak, babestuak eta zaharberritze babestukoak. Helburua argia da arlo honetan: ziurtatzea eraikinek eta etxebizitzek bizigarritasun eta irisgarritasun baldintzei buruzko Nafarroako araudia eta eraikuntzari buruzko Estatuko oinarrizko araudia (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) betetzen dituztela. Etxebizitza libreetarako ezarritako helburuei sustapena gauzatzea galaraz dezakeen edozein oztopo kendu nahi duen kontrola gehitu behar zaio etxebizitza babestuen kasuan; horregatik, sustatzaileari, orubearen egoerari, hirigintza araudia betetzeari eta etxebizitza babestuaren baldintza berariazkoei buruzko dokumentazio administratiboa gainbegiratzen da.

  2. -Etxebizitza babestuko esleipenak, bai salerosketa bai alokairu araubidekoak. Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuaren behar bezalako funtzionamendua bermatzen da, baita etxebizitza babestuaren esleipen-hartzaileak baldintza orokorrak betetzen dituela ere.

  3. -Etxebizitza babestuen transmisio eta lagapenak, kostu bidez zein dohainik. Berriz ere, etxebizitza babestuak baldintzak betetzen dituztenentzat direla egiaztatu gogo du kontrolak, eta prezioa eta jabaria eskuz aldatzen duen negozio juridikoaren gainontzeko ezaugarriak legezkoak direla.

  4. -Etxebizitza babestuen erabilera eta destinoa, etxebizitza babestuak haien jabeen edo errentarien ohiko etxebizitza iraunkorrak izan daitezen zainduta.

    Beraz, halako jarraipena eskatzen duen lanean, jarduketa ardatz hauetan oinarritzen dira II. kontrol eta ikuskapen planean aurreikusitako funtsezko lerroak, eta honako jarduketa berri hauek gehitzen dira:

  5. Sukaldea eta komuna berritzeko laguntza eskatu duten jabeen etxebizitzetan egin beharreko kontrola. Horrela, plan honetan ezarritako irizpideak Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen 3.5 artikuluan aurreikusitakoaren zehaztapena dira.

  6. Etxebizitza babestuetako kontsumoa zein kasutan eskatuko den eta Foruzaingoak noiz ikuskatuko dituen sistematizatzea.

  7. Ur, argindar eta gas zerbitzuen enpresa hornitzaileei datuak eskatzea 200 etxebizitza babestutako kontsumoei buruz. Neurri horrek abian jartzen du Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR