80/2008 FORU DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Konstituzioaren 27.8 artikuluaren arabera, botere publikoek hezkuntza sistema ikuskatu eta homologatu behar dute, legeak betetzen direla bermatzeko. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren VII. titulua hezkuntza sistemaren ikuskapenari buruzkoa da, bai goi mailako ikuskapenari dagokionez, bai hezkuntza ikuskapenari dagokionez. 148. artikuluan xedatu zuenez, administrazio publiko eskudunei dagokie bakoitzak bere lurralde-eremuaren barruan ikuskapena antolatzea, arautzea eta gauzatzea. Bestalde, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak hezkuntza sistemaren ebaluazioa arautu zuen VI. tituluan. Agindu zuen ebaluazioa egin behar duten erakundeak Ebaluazio Institutua eta hezkuntza administrazioen erakunde egokiak izanen direla, beren eskumenen eremuan hezkuntza sistema ebaluatuko dutenak. Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Hezkuntzako Ikuskapena arautzea eta hezkuntza sistema ebaluatzea, bere kudeaketa eremuan.

Gaur egungo testuinguruan, ezagutzaren gizartean, heziketarako beharrizan berriak daude, eta Nafarroako hezkuntza sistema erronka berriei erantzuten saiatzen da. Helburua kalitate eta berdintasun handiko hezkuntza eskaintzea da, Europar Batasunak datozen urteetarako hezkuntzarako planteatutako helburuekin bat etorriz.

Testuinguru honetan, jendeak behar eta eskatzen duen hezkuntza profila aldatzen da. Hezkuntzaren edukien eta baliabideen kontrol hutsaz haratago, planteamendu zabalago batera hedatu da interesa, hezkuntzaren emaitzen arreta eta emaitza onak lortzeko prozesuak hobetzeko aintzat hartzen dituena. Ondorioz, ikastetxeen kudeaketa eta pedagogi autonomia bultzatu behar da. Horretara, era berean, kontuak emateko eta ebaluazioak egiteko sistemak beharrezkoak dira.

Helburu hauek ahalik eta erarik eraginkorrenean lortze aldera, hezkuntzako ikuskapenaren eginkizuna arautu behar da, kalitate eta berdintasun handiko hezkuntza lortzeko orduan jokoan dauden faktore guztiek zuzen eta harmoniaz funtzionatzen dutela behar adina frogatu ahal izateko. Foru dekretu honetan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eginkizun eta eskumenak eta haren antolaketa eta funtzionamendua ezarriko dira.

Nafarroako Hezkuntzako Ikuskapenaren ezaugarri zehatzak kontuan izanik, Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketak ikuskatzaileen esku-hartzea maila ezberdinetan baimendu eta bultzatu behar du: batetik, esku-hartze orokor bat egin behar dute, haiei agindutako betekizunak bete ahal izateko. Esku-hartze honen eremua ikuskatzaile bakoitzari dagozkion ikastetxe guztiek osatzen dute, eremuen aldeko antolaketaren arabera. Gainera, ikuskatzaileak berariazko, curriculumeko edo egiturazko arlo ezberdinei atxikita egon daitezke, zerbitzuari agindutako eginkizunak behar bezala betetzeko horrelako arloak ezartzen baldin badira.

Azkenik, antolaketa funtzionamendu eguneratuak izanen baditugu, ezinbestekoa da etengabeko hobekuntzaren eta kalitatearen printzipioak eta metodologiak kontuan izatea. Hartara, beharrezkoa izanen da ikuskapen-jarduketa guztien identifikazioa, prozesu elkartuen definizioa eta prozesu horiek erakundearen osagai ezberdinei atxikitzea.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 30eko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Hezkuntzako Ikuskapena

    1. artikulua. Helburua eta aplikazio eremua.

      Foru dekretu honen helburua da Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzea.

    2. artikulua. Definizioa.

    3. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 148. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Administrazioak, bere eskumenak betez, ikuskapenak eginen ditu hezkuntza sistemaren elementu eta alderdi guztietan, legeak betetzen direla ziurtatzeko, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan parte hartzen duten pertsona guztien eskubideak bermatzeko eta betebeharrak betearazteko, hezkuntza sistema hobetzeko, eta irakaskuntzaren kalitatea eta berdintasuna hobetzeko.

    4. Hezkuntzako ikuskapen lana Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Administrazioak eginen du, Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoko funtzionario publikoen bidez, eta Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzuko Ikuskatzaileen Kidegoa zenaren (Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen bidez sortu zena eta gaur egun deseginda dagoena) funtzionario publikoen bidez, bere unean Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzea erabaki ez zutenak.

    5. Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoaren barruan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua administrazio unitate bat izanen da, zeinean Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoak bere eginkizunak beteko baititu.

    6. Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzua, beraz, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren arabera eta indarrean dauden gainerako legeen arabera, eta ikastetxe bakoitzaren autonomia eta izaera berezia errespetatuz, legeak betearazten dituen administrazio organoa da. Gainera, hezkuntza gainbegiratzen eta ebaluatzen du, eta Hezkuntza Administrazioarentzat eta ikastetxeentzat txostenak egiten ditu, hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko asmoz.

    7. artikulua. Hezkuntzako Ikuskapenaren eginkizunak.

      Hezkuntzako Ikuskapenaren eginkizunak goragoko aginduz, ofizioz edo hezkuntza komunitateak eskatuta (eta arrazoituta) beteko dira. Ondoko hauek dira bete beharreko eginkizunak:

      1. Pedagogi eta antolaketa ikuspegitik, unibertsitateenak ez diren hezkuntza zentroen (titularitate publikoa nahiz pribatua izan) eta haietan dabiltzan programen funtzionamendua gainbegiratzea eta kontrolatzea.

      2. Irakaskuntzako lana eta zuzendaritzako eginkizuna gainbegiratzea, eta etengabeko hobekuntzan laguntzea, baita hezkuntzaren erreformako eta pedagogi berriztapeneko prozesuetan ere.

      3. Hezkuntza administrazioak ezarri planekin bat etorriz, foru komunitatearen hezkuntza sistema eta hura osatzen duten elementuak ebaluatzea.

      4. Hezkuntza Departamentuak Ebaluazioaren Institutuan eta estatuko zein nazioarteko ebaluazio ikerketetan duen parte hartzea koordinatzea eta bideratzea.

      5. Ikastetxeetan, hezkuntza sistemari dagozkion legeak, erregelamenduak eta indarra duten gainerako xedapenak betetzen direla begiratzea eta, hala ez bada, ikastetxe horien jarduna indarra duen arautegira egokitzea eskatzea.

      6. Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan eta gainerako hezkuntza lege eta xedapenetan jasotzen diren printzipioak eta balioak betetzen eta aplikatzen direla zaintzea, baita gizonen eta emakumeen berdintasun erreala bultzatzeko direnak ere.

      7. Hezkuntza komunitatearen sektore ezberdinei aholkuak, orientazioa eta informazioa ematea, beraien eskubideak gauzatzeko eta beraien betebeharrak betetzeko. Irizpide ezberdinak edo ezadostasunak daudenean, bitartekaritza lanak eginen dituzte.

      8. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Administrazioak eskatzen dituen txostenak, edo Hezkuntzako Ikuskapenaren errealitatearen ezagutzak eskatzen dituztenak, egitea, erregelamenduko bideak erabiliz.

      9. Ondokoetan parte hartzea: batzordeetan eta epaimahaietan, bereziki hezkuntzako kidego eta espezialitateetan sartzekoetan, tituluak erdiesteko ohiz kanpoko probetan, eta heziketa zikloetan eta unibertsitatean sartzekoetan.

      10. Eratzen diren lan-eremu zehatzetako eginkizunak garatzea.

      11. Zerbitzuaren funtzionamendu egokirako agintzen zaizkion bestelako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR