Alkatetzaren dekretua

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Ikusita Alkatetzaren 2015eko ekainaren 25eko dekretua, Alkatetzaren gain diren kontratazioaren arloko eskudantziak eta beste batzuk Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten dituena.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak ekainaren 16an emandako 526/2017 Ebazpena ikusita, Nafarroako Foru Komunitateko udal eta kontzejuei diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak hobetzeko eta birmoldatzeko obra proiektuak egiteko. Ebazpen horretan Tafallako Udalari behin-behineko diru-laguntza ematea onesten da Marqués de la Real Defensa ikastetxe publikoko lehen solairuko komunak berritzeko, eta xedatzen da obrak 2017ko uztailaren 30a baino lehen hasi eta aurtengo urriaren 1a baino lehen bukatu behar direla.

Kontuan hartuta diru-laguntza ematearen jakinarazpenetik epe estua dagoela kontratua esleitu eta gauzatzeko, are gehiago obrak Haur Hezkuntza 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batean egin behar direlako eta, erabiltzaileen segurtasunerako eta 2017-2018 ikasturteak hasiera normala izan dezan, ahal den neurrian saihestu behar da obrak ikasturtean egitea. Horrenbestez, ahalik eta gehien arindu behar da lizitazio espedientearen tramitazioa.

Horregatik guztiagatik, eta adierazitako ondorioetarako,

EBATZI DUT:

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR