Alkatetzaren dekretua

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Kontuan harturik aurtengo ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean Lizarrako udal mugapetik kanpo izanen naizela.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).

Aintzat harturik Alkatetzaren ekainaren 23ko 181/2015 Ebazpena (148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 31n), haren bidez Emma Ruiz Sanz hiri honetako lehen alkateorde izendatu baitzen.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatua deusetan ukatu gabe, ezen “alkatea kanpoan denean, edo eri nahiz ezindurik dagoenean, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren bere esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira”.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluak, lege bereko 47.2 artikuluaren bitartez aplikatzen baita, ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lizarrako Udaleko lehen alkateorde Emma Ruiz Sanzen esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordez ari dadin, 2016ko ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean mugapetik kanpora naizen bitartean.

Bigarrena.–Aipatu ordezkapenak iraupen zehatza izanen du, eta 2016ko uztailaren 1ean bukatuko da, edo, hala behar badu, itzultzen naizen momentuan, edozein arrazoi dela-eta egun hura baino lehenago itzultzen banaiz.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Lizarrako Herriko Etxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR