Alkatetzaren 6/2016 Dekretua, ekainaren 8koa Gizarte Etxeko eskudantzien eskuordetzea aldatzea

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Adierazi den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 6/2016 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:

“Alkatetzaren apirilaren 19ko 15/2015 Dekretuaren bidez Silvia Cepas Medinaren esku utzi zen, modu berezian, Gizarte Etxeei eta Gazteriari dagozkien aferen barne zuzendaritza eta kudeaketa.

Oinarrizko legerian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluak arautzen du eskumenak eskuordetzea.

Halaber, zinegotzi delegatuen araubidea Udalaren Erregelamendu Organikoaren 23. (4., 5. eta 6. puntuak), 34., 35. eta 36. artikuluetan dago, eta eskuordetzearen bidez ematen zaizkien eskudantziak erabiltzeko araubide orokorra, berriz, 82.etik 86.era bitarteko artikuluetan. Eta 23.4 artikuluak ezartzen duenez, alkateak edozein zinegotziri eskuordetze berezia ematen ahal dio alor horien barneko gai zehatzak zuzentzeko eta kudeatzeko, nahiz eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide ez izan.

Kontuan harturik zinegotzigoak Udal honen Antolaketa Administratiboaren gaineko Erregelamendu berrira egokitu behar direla (2016ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 7koa), baita 2016ko plantilla organikora ere (2016ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 31koa).

Egintza hau da toki araubideak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen araubide oinarrizkoak Alkatetzaren esku uzten dituen hautazkoetarik.

Ahalmen hauek erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita,

DEKRETATU DUT:

Lehena.–Alkateak ekainaren 16ko 15/2015 Dekretuaren bidez Silvia Cepas Medinaren esku egindako eskudantzien eskuordetzea aldatzea, hain zuzen ere Gizarte Etxeen eta Gazteriaren unitate administratiboen aferen barne zuzendaritzari eta kudeaketari dagozkienez: gastuen proposamenen sinadura gehituko da, baita zinegotzigoak kudeatutako guneen lagapena ere.

Eskuordetzen diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR