Alkatetzaren 5/2016 dekretua, maiatzaren 18koa

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Adierazi den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 5/2016 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:

“Tuterako Udalak, 2015eko uztailaren 1ean eginiko osoko bilkura berezian, Informazio Batzordeak sortzea eta haien osaketa erabaki zituen, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ekainaren 6an Alkatetzak eman 18/2015 Dekretuaren bidez, alkateak Hezkuntzako zinegotzigoa Carlos Gimeno Gurpegui zinegotziaren esku utzi zuen; eta Alkatetzaren 23/2015 Dekretuaren bidez, Kirol, Hezkuntza eta Gazteriako Informazio Batzordeko burutza Gimeno jaunaren esku utzi zuen.

2016ko martxoaren 14an, Gimeno jaunak idazki bat aurkeztu zuen non jakinarazi baitzuen Hezkuntzako zinegotzigoari borondatez uko egiten ziola egun horretatik aurrera.

Apirilaren 19an Alkatetzak eman 3/2016 Dekretuaren bidez, ezeztatu egin zen Hezkuntza arloko gaien barne zuzendaritza eta kudeaketarako Carlos Gimenori emandako eskuordetze berezia; eta hura Silvia Cepas Medinaren esku utzi zen.

2016ko ekainaren 2ko osoko bilkuran, Kirol, Hezkuntza eta Gazteriako Informazio Batzordeko kide titular izendatu zen Silvia Cepas Medina (Carlos Gimeno Gurpeguiren ordez).

Kirol, Hezkuntza eta Gazteriako Informazio Batzordeak, 2016ko ekainaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR