JUS/1774/2011 Agindua, ekainaren 15ekoa, maiatzaren 31koJUS/1655/2010 Aginduaren bidez deitutako hautapen prozesua, barneigoeraren txandan, gainditu zuten izangaiak Tramitazio Prozesaleta Administratiboko Kidegoko funtzionario izendatzen dituena

SecciónV. Estatuko Administrazioa

Maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Aginduaren 7.9 oinarrian (Estatuko Aldizkari Ofiziala, ekainaren 22koa) ezarritakoarekin bat, Justizia Ministerioak eta lanpostuetarako deialdia egin duten autonomia erkidegoek zehaztutako zentrotik, institututik edo destinoko unitate edo zentroko arduradunarengandik ikastaroko notak hartu dira, eta apirilaren 1eko JUS/841/2011 Aginduan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 9koa) aipatu izangaiei, ikastaroa egin eta gainditu dutelako, puntuazioa gehitu zaie. Aipatu agindu horren bidez, maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Aginduaren (Estatuko Aldizkari Ofiziala, ekainaren 22koa) deitutako hautapen probak barne igoeraren bidez gainditu dituzten izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Honakoetan aurreikusitakoarekin bat: abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatutako Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan; 19/2003 Lege Organikoak sortutako kidego eta eskaletan Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak sartzeko prozedura arautzen duen martxoaren 18ko JUS/1263/2004 Aginduan; Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak sartu, lanpostuak bete eta lanbide igoera arautzen dituen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 27. artikulua (27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), eta maiatzaren 31ko JUS/1655/2010 Aginduaren 7.9 oinarrian (ekainaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Ministerio honek ebatzi du:

Lehena.-Agindu honen I. eranskinean, Tramitazio Prozesal edo Administratiboko Kidegoko funtzionario izendatzea apirilaren 1eko JUS/841/2011 Aginduaren I. eranskinean (apirilaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) sartutako oposizio egileak, eskatutako betebeharrak betetzen direla behin frogatu ondoren, hautapen prozesuko guztiendako faseetan eta nahitaezkoetan lortutako puntuazioen arabera eskalafoian sartzeko dagokien hurrenkera zenbakia adierazita.

Bigarrena.-II. eranskinean argitara ematea apirilaren 1eko JUS/841/2011 Aginduaren I. eranskinean (abenduaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ageri diren izangaiak Kataluniako, Valentziako Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eremuetako azpieskalafoietan sartuta, hautapen prozesuko guztiendako faseetan eta nahitaezkoetan lortutako puntuazioak, autonomia erkidego bakoitzeko hizkuntza proban lortutako puntuazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru zuzenbide zibilean edo berezian lortutakoak adierazita.

Hirugarrena.-Agindu honen kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR