563/2002 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, 'Aragoi Garaiko 11. eremuko soluzio bateraturako presio handiko ur horniduraren 7. fasea' izeneko proiektua behin betikoz onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak maiatzaren 29an eman 386/2002 Ebazpenaren bidez, Zangozako Eskualdeko Mankomunitateak eskatutako lankidetza erregimena onartu eta "Aragoi Garaiko 11. eremuko soluzio bateraturako presio handiko ur horniduraren 7. fasea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze prozedurari hasiera eman zitzaion (2002ko 88. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, uztailaren 22koa). Aipatu proiektua hamabost egunez jendaurrean jarri zen, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

Epe hori bukatu eta ondoko alegazio hauek jaso dira. Hona hemen erantzunak:

  1. -Cooperativa Agrícola de Lergak eskatu du LE-143 eta LE-145 finken jabetza bere alde aldatzea.

    Alegatutakoa onetsi da eta titulartasuna Cooperativa Agrícola de Lergaren alde aldatu da.

  2. -Teresa Izco Roncal andreak, EZ-036 finkaren jabea baita (Ageza mugapeko 9. poligonoko 221 lurzatia), bere finkan dagoen Agezako adarraren lotunea atzera eramatea eskatu du.

    Alegazioan egindako proposamenak berekin dakar adarraren lotunea landugabeko lur puska batean, Foru Komunitateko NA-132 errepidearen eta ezpondaren artean jartzea, Agezako bidegurutzearen ondoan.

    Aukeratutako tokia da alegazioan antzeman daitekeen arazo nagusia, errepide horretako jabari publikoko eremua baita.

    Nafarroako Errepideen Babesari buruzko urriaren 10eko 11/86 Foru Legeak, bere 9. artikuluan, hauxe dio: "Jabari publikoko eremua errepideak eta haren osagai funtzionalek okupatutako lurra da, bai eta errepidearen bi aldeetako hiru metro zabaleko lur puska ere. Aipatu metro horiek zoruan eta errepidearen ardatzetik ezker-eskuin neurtu behar dira, galtzadaren kanpoko ertzetik." Lege horren 9. artikuluaren arabera, "jabari publikoko eremuan, zerbitzu sareak osatzen dituzten azpiegituren hodien lotuneak egiteko beharrezkoak diren obrak besterik ez dira baimenduko. Horretaz gain, lurrak ere mugitzen ahalko dira, betiere errepidearen lur berdinketarako lanak eragozten ez badira." Ez da gure kasua, guk adarraren lotunea hein batean lurperaturik paratu arren, 0,75 metroko altuera eta 5x33,45 metroko neurriak baititu.

    Horiek horrela, baliogarria da oraindik ere...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR