7/2014 FORU LEGEA, apirilaren 14koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 223. artikulua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOARI BURUZKO UZTAILAREN 2KO 6/1990 FORU LEGEAREN 223. ARTIKULUA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 223. artikuluaren arabera, ezin izanen zaie laguntza ekonomikorik eman, ez zuzenenean ezta zeharka ere, kasuan kasuko toki ogasunaren zergapeko partikular edo entitateei, baldin eta legean jaso gabeko zerga-salbuespenak egitea badakar horrek, edo toki ogasun horrekin eginiko zorrak konpentsatzea edo txikiagotzea. Toki entitatearekin dituzten zorrak premiamendu bidez kobratzeko prozedura irekita duten partikular edo entitateei ere ezin izanen zaie laguntza ekonomikorik eman.

Gaur egun, krisi ekonomikoa dela medio, familia ugari langabezian gelditu dira -epe luzerako, askotan-. Horrek areagotu egin du familia horien zaurgarritasuna, eta hori bereziki kezkagarria da familietan adingabeak daudenean. Gauzak horrela, administrazio publikoek ziurtatu beharra daukate herritarrei ez zaizkiela beharrezkoak dituzten gizarte-prestazioak ukatuko zorrak dituztelako Administrazioarekin, denbora luzean lanik gabe edo egoera zailean egotearen ondorioz. Antzeko helburuarekin onetsi zuen Nafarroako Parlamentuak 6/2013 Foru Legea, otsailaren 25ekoa, bermatutako prestazio sozialak eta ikasketetarako bekak enbargaezinak deklaratzen dituena.

223. artikuluak, bere horretan, udal laguntzarik gabe utz ditzake baliabide horien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR