ERABAKIA, 2002ko irailaren 16koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atalburutzak eta bulegoburutzak betetzeko jarduketa plana onesten duena. Plan hori Erabaki honen eranskinean ageri da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, 2002ko apirilaren 22ko Erabakiaren bidez, berretsi egin zuen Administrazioak eta CCOO, UGT eta CEMSATSE sindikatuek 2002ko apirilaren 22an izenpeturiko Ituna, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek 2002 eta 2003. urteetan izanen dituzten lan-baldintzei buruz.

Lan-baldintzei buruzko Itun horren I. eranskinean jarduketa plan bat ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atalburutzak eta bulegoburutzak betetzeko. Plan hori Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko plantilla organikoan 2001eko abenduaren 31n zeuden atalburutza eta bulegoburutzetatik abiaturik, egutegi bat biltzen du burutza horiek emeki-emeki betez joateko, baita lanpostu horiek bete eta horietan jarduteko gainerako betebehar eta baldintzak ere.

Aurtengo azken hiru hilabeteetan hartan ezarririko prozedurari ekin ahal izateko, bidezko da jarduketa plan hori onestea, 2002ko abuztuaren 31ko datuetan oinarriturik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza, Justizia ea Barne kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atalburutzak eta bulegoburutzak betetzeko jarduketa plana onestea. Plan hori Erabaki honen eranskinean ageri da.

2. Erabaki hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamaseian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

E R A N S K I N A

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atalburutzak eta bulegoburutzak betetzeko jarduketa plana

1.-Xedea

Jarduketa plan honen xedea da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko hirugarren xedapen gehigarriko 1 eta 4. puntuetan aipatzen diren burutzak betetzeko merezimendu lehiaketen deialdiak antolatzea. Testu Bategina abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako oraingo plantilla organikoan atalburutza eta bulegoburutza asko daudenez, komeni da egutegi bat zehaztea burutza horien deialdietarako, eta burutza horiek betetzen direneino Administrazioaren funtzionamendu normala bermatzen duten neurriak hartzea.

2.-Aplikazio eremua.

Jarduketa plan honetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako eta haien menpeko erakunde...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR