703/1996 FORU AGINDUA, abenduaren 5ekoa, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak emana, baja agirien eta baja luzatu eta alta hartzeko agirien eredu ofizialak eta horiek eman, tramitatu eta kontrolatzeko prozedura onesten dituena, hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetako langileen aldi baterako ezintasuna, eritasun edo istripuaren ondoriozkoa, edo amatasun lizentzia dela-eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 28ko 203/1993 Foru Dekretuaren bidez arautu zen Nafarroako Lan Osasunaren Institutuak nola jardun behar duen, alegia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen ikuskapen medikoa egin eta, bertzeak bertze, alta medikoak ofizioz eman behar dituenean.

Aipatu Foru Dekretu horren 1. artikuluan baja agiriei eta baja luzatu eta alta hartzeko agiriei dagokien zirriborro modukoa prestatu zen, hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak eritasun edo istripuagatik aldi baterako ezintasunean daudenean. Jarduteko prozedura hori praktikoki aplikatu eta zehazteak berekin dakar Foru Dekretu hori betearazi eta garatuko duen arau hau onestea.

Era berean, ekainaren 28ko 203/1993 Foru Dekretuaren 1. artikulu horretan manatzen da baja agirien eta baja luzatu eta alta hartzeko agirien eredu ofiziala Foru Aginduaren bidez onetsi behar dela.

Horrenbertzez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Aplikazio esparrua.

    Foru Agindu hau aplikatuko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileei, horiek eritasun edo istripuagatik aldi baterako ezintasunean daudenean edo amatasun lizentzia dutenean, edozein izanik ere aplikagarri zaien segurtasun sistema eta gizarte aurreikuspena.

  2. artikulua. Agirien eredu ofizialak.

  3. -Gizarte Segurantzaren araubide orokorraren edo Mufaceren kide diren langileek araubide horietan ezarritako agiri ofizialak izanen dituzte, hots, baja eta alta hartu eta baja luzatzekoak.

  4. -Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek, artikulu honetako aurreko idazatian aipatutako bi araubide horietako bakar baten kide ez badira, Foru Agindu honetako Eraskinean dauden agirien eredu ofizialak erabiliko dituzte, hots, baja hartu eta alta eskatu eta baja luzatzekoak.

  5. -Langileaz arduratzen den famili medikuak beteko ditu aurreko idazatietan aipatu eredu ofizialen araberako agiriak.

  6. -Eredu ofizialekin bat ez datozen eta Foru Agindu honetan ezarritako galdakizunak betetzen ez dituzten agiri medikoak ez dira tramitatuko; behar diren oharrak egin ondoren, itzuliko dira eta berehala zuzentzeko eskaria eginen da.

  7. artikulua. Baja agirien tramitazioa.

  8. -Eritasun edo istripuagatik aldi baterako ezintasunean dauden langileek baja agiria aurkeztu beharko dute lanera agertzen ez diren bigarren egunean, Departamentuko Idazkaritza Teknikoan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR