9E/2019 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Arangurengo Arau Subsidiarioen aldaketa, Mutiloako 1. poligonoko 438. eta 445. lurzatiei dagokiena. Sustatzailea Arangurengo Udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Arangurengo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusita aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea, betiere Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalak ezarritako determinazioa kontuan hartuta.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINDU DUT:

  1. Arangurengo Arau Subsidiarioen aldaketa, Mutiloako 1. poligonoko 438. eta 445. lurzatiei dagokiena, behin betiko onestea. Sustatzailea Arangurengo Udala da.

  2. Arangurengo Udalari ohartaraztea katastroaren arabera, 1. poligonoko 437. lurzatia NUPena dela, eta haren urbanizazioa, baita lurzati horren iparreko bidearena ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren eremuan dagoela; eta departamentu honetan ez dagoela jasota urbanizazio hori posible egiten duen antolamendu xehatua ezartzen duen inolako espedienterik. Beaz, Udalak jarduera egokiak egin behar ditu jatorrizko egoerara itzultzeko edo egindako obrak erregularizatzeko, eta edozein kasutan Lurralde Antolamenduko Planak (3. LAP) ezartzen dituenak errespetatu beharko ditu, bereziki tresna horretan identifikatutako ibilbide interesgarria, urbanizatu den eremuarekin bat datorrena. Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuari dagokio lurraldearen antolamendurako tresnak tramitatzea, baita aldatzea ere.

  3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR