99/2018 FORU DEKRETUA, azaroaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak adierazten du plantilla organikoko lanpostuak sortzeko beharra dagoela, haiek lan publikoaren 2018ko eskaintzan sartzeko helburuarekin.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Bestalde, Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen du Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta maisu-maistren lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak zehaztea, 2018ko enplegu publikoaren eskaintzan sartzeko.

Azkenik, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, hain zuzen ere hainbat lanpostuk izan behar duten euskararen ezagutzari buruz, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen estamentu eta espezialitateen eranskina eguneratzen da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko azaroaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

    Ondotik adierazten diren plantilla organikoko lanpostuak sortu dira:

    Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

    Barne Zuzendaritza Nagusia:

    –Inspektoreak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 10599 eta 10600 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    –Inspektoreordeak. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 10601, 10602, 10603, 10604 eta 10605 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    –Agenteak. Hogeita lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10606, 10607, 10608, 10609, 10610, 10611, 10612, 10613, 10614, 10615, 10616, 10617, 10618, 10619, 10620, 10621, 10622, 10623, 10624, 10625, 10626, 10627, 10628 eta 10629 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    –Agenteak. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, elebidunak (euskarazko B2 jakite-maila daukate), 10630, 10631, 10632 eta 10633 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    –Suhiltzaileak. Hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10634, 10635, 10636, 10637, 10638, 10639, 10640, 10641, 10642 eta 10643 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

  2. artikulua. Lanpostu elebidunak eta haiei dagokien euskarazko jakite-maila zehaztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetan eta haren erakunde autonomoetan.

    Bat.–Plantilla organikoaren lanpostu elebidunak zehazten dira, bai eta bakoitzaren euskarazko jakite-maila ere. Hona hemen zerrenda:

    Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

    Nafarroako Zerga Ogasuna.

    –Lanpostu elebidun bat, euskarazko C1 jakite-maila duena, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile lanposturako, 1300 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

    Barne Zuzendaritza Nagusia.

    –Zortzi lanpostu elebidun, euskarazko B2 jakite-maila dutenak, suhiltzaile lanposturako, 489, 4804, 4814, 5312, 5785, 6521, 7810 eta 9691 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    Osasun Departamentua

    Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

    –Lanpostu elebidun bat, euskarazko B2 jakite-maila duena, Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren arloko erizain espezialista lanposturako, 71423 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

    Oinarrizko Osasun Laguntza:

    –Bost lanpostu elebidun, euskarazko B2 jakite-maila dutenak, OOLTko mediku lanposturako, honela banatuta: Altsasuko OOLTan aritzeko, 61025 zenbakia duena plantilla organikoan; Etxarri Aranazko OOLTan aritzeko, 60551 zenbakia duena plantilla organikoan; Iturramako OOLTan aritzeko, 60541 zenbakia duena plantilla organikoan; Arrotxapeko OOLTan aritzeko, 69391 zenbakia duena plantilla organikoan, eta Txantreako OOLTan aritzeko, 60416 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Bi lanpostu elebidun, euskarazko B2 jakite-maila dutenak, LZAko mediku lanposturako, bata Altsasuko OOLTan aritzeko, plantilla organikoan 69144 zenbakia duena, eta bestea Tafallako Larrialdietarako Zerbitzu Arruntean aritzeko, 60089 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Bi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR