98/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 9koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana. Honen bidez, eszedentzia hartzeko laguntza ekonomikoen deialdia onetsi eta horretarako gastua baimentzen da 2017. urterako, eszedentzia hori adingabeko seme-alabak zaintzeko bada edo, eritasuna edo/eta istripua dela eta, zuzenean, jarraituan eta etengabe zaindu beharra duten adin nagusiko lehen graduko ahaideak zaintzeko; halaber, Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Agindua aldatzen da, familiaren esparrurako zenbait laguntza emateko oinarri arautzaileak onetsi zituena 2016tik 2019ra bitarteko urteetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Aginduaren bidez oinarri arautzaileak onetsi ziren, besteak beste, aldizka ordainduko diren laguntza ekonomikoak zuzenean emateko 2016tik 2019ra bitarteko urteetarako, langileen laneko eta familiako bizitza bateratzeko neurri osagarri gisa, langile horiek eszedentzian daudenean lehen graduko ahaideak, adingabeak eta helduak, zuzenean, jarraituan eta etengabe zaintzeko, eritasunagatik edo istripuagatik.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dauden aurrekontuak agortzen direnean, eskaerak ezetsi eginen dira.

Bestalde, laguntza horiei dagokienez, komeni da bateragarritzat jotzea, hein batean bada ere, mendekotasun egoeran daudenentzako laguntzekin; izan ere, oraingo bateraezintasunak lortu nahi ez zen emaitza ekarri dio zenbait onuraduni. Horrenbestez, bidezko da laguntza horren oinarriak aldatzea, hala zehazten den atalean, laguntza horiei hein bateko bateragarritasuna aitortzeko mendekotasun egoeran daudenei dagozkien laguntzekin.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2017ko deialdia onestea aldizka ordaintzen diren laguntza ekonomikoak zuzenean emateko, langileen laneko eta familiako bizitza batera eramateko neurri osagarri gisa, eszedentzian daudenean, lehen graduko ahaideak, adingabeak eta helduak zuzenean, jarraituan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR