96E/2016 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Osasuneko kontseilariak emana, LAMIA-Nafarroako errezeta elektronikoaren erregistroa sortu eta arautzen duena eta dagokion datu pertsonalen fitxategia sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

LAMIA-Nafarroako errezeta elektronikoaren sistemak botikak errezetatzeko eta banatzeko prozedura automatizatzen du eremu anbulatorioan, hau da, legez ezarritako farmazia bulegoetan. Sistema horren bidez, datu base berean biltzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak pazienteei egiten dizkien errezeta eta banaketa elektronikoak.

AMIA-Nafarroako errezeta elektronikoa fitxategian paziente zehatzei egiten zaizkien errezeta eta banaketa elektroniko guztien datuak daude, eta datu horiek erregistraturik gelditzen dira.

Hortaz, erregistroak bi datu-motatako informazioa gordeko du:

  1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren berezko pazienteei historia kliniko informatizatuaren sistema informatikoan egiten zaizkien errezetak. Paziente horiei eremu anbulatorioan egiten zaizkien banaketa elektronikoak.

  2. Eskuz eta paperean, gutxitan, egiten diren errezetak eta banaketak.

    Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak ardura du datuak tratatzeko, farmazia bulegoek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari faktura diezaioten, farmaziek horren berri ematen dutelako farmazia bulegoak ituntzeko baldintzei buruzko esparru-akordioari atxikitzean. Akordio hori 2002ko maiatzaren 13an onetsi zuen Nafarroako Gobernuak, eta 2002ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 9an.

    Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arautzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpe dauden datu pertsonalen fitxategi informatizatuak. Foru dekretu hori aldarrikatu zen egunean zeuden fitxategiak datu pertsonalen tratamendu automatizatuko fitxategi gisa onetsi ziren, eta dekretuari dokumentu gisa atxikitako zerrendan agertu ziren. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen du fitxategi berriak foru agindu baten bidez sortuko direla, eta, fitxategiaren ardura duen unitatea zein departamenturen menpe edo zein departamenturi atxikirik dagoen, haren kontseilariak emanen duela foru agindu hori.

    Horren guztiaren arabera, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 10/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da LAMIA-Nafarroako errezeta elektronikoaren erregistroa izeneko datu pertsonalen fitxategia sortzea.

    Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriaren Osasun Laguntzarako zuzendariak aurkeztutako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

    AGINDU DUT:

  3. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR