96/2014 FORU AGINDUA, urriaren 29ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 5eko 189/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren bidez Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Hezkuntzako kontseilariak urriaren 5ean emandako 189/2011 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Foru agindu honen helburua da Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Ataleko bulegoen egitura aldatzea, eginkizunen atxikipena zentzuzkoago bihurtzeko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz,

AGINDU DUT:

1.–Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 5eko 189/2011 Foru Aginduaren 37. artikulua aldatzen da, eta honela geldituko:

37. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

–Langile Funtzionarioen Nominen Bulegoa.

–Lan eta Administrazio kontratudunen Nominen Bulegoa.

–Gizarte Aseguruen Bulegoa.

–Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoa.

–Ikastetxeak Finantzatzeko Bulegoa.

–Beka Bulegoa.

2. Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari atxiki zaizkio Langile Funtzionarioen Nominen Bulegoa, Lan eta Administrazio kontratudunen Nominen Bulegoa, Gizarte Aseguruen Bulegoa eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoa.

Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari atxiki zaizkio Ikastetxeak Finantzatzeko Bulegoa eta Beka Bulegoa.

2.–Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 5eko 189/2011 Foru Aginduaren 42. artikulua aldatzen da, eta honela geldituko:

42. artikulua. Ikastetxeak Finantzatzeko Bulegoa.

Ikastetxeak Finantzatzeko Bulegoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR