95/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 30.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzean zuzendaritza nagusi bat edo gehiago eta idazkaritza tekniko nagusi bat izanen direla, kasuan kasuko departamentuko titularraren menpe daudenak zuzenean. Bestalde, artikulu horretako 3. apartatuak adierazten du, aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, zuzen-zuzenean departamentuaren titularraren menpe beste organo batzuk ere egoten ahalko direla departamentu bakoitzean. 35.2 artikuluak xedatzen du zerbitzuak zuzendaritza nagusietan txertaturik nahiz zuzenean departamentuen titularren menpe egon daitezkeela.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola. Foru dekretu bidez eginen du, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren oinarrizko egitura.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

  1. Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia.

  2. Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia.

  3. Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusia.

  4. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra.–Eskumenak hartzea.

  1. Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak goi mailako irakaskuntza unibertsitarioaren eta ikerketaren arloan betetzen zituen eginkizunak.

  2. Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu Garapen Ekonomikorako Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR