91/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen-esparrua finkatu ziren. Hortaz, bidezkoa da departamentu bakoitzaren oinarrizko egitura organikoa ezartzea, gero gehiago garatu badaiteke ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 30.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzean zuzendaritza nagusi bat edo gehiago eta idazkaritza tekniko nagusi bat izanen direla, kasuan kasuko departamentuko titularraren menpe daudenak zuzenean. Era berean, artikulu horretako 3. apartatuak adierazten du, aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, zuzen-zuzenean departamentuaren titularraren menpe beste organo batzuk ere egoten ahalko direla departamentu bakoitzean.

Bestalde, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 31.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, bai eta bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola. Foru dekretu bidez eginen du, departamentu bakoitzaren titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura.

  1. Hezkuntza Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek ditu bere oinarrizko egituran:

    1. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

    2. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia.

    3. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

    4. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

  2. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren eskumenak, salbu eta lanbide heziketarekin lotutakoak. Bere gain hartzen ditu, orobat, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak hezkuntzako teknologien eta informazio sistemen arloan zituenak.

  3. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu Hezkuntza Zuzendaritza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR