90E/2017 FORU AGINDUA, uztailaren 13koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren urtarrilaren 24ko 18/2017 epaia betez, zeinak 376/2015 errekurtsoa ebatzi baitzuen, behin betiko onesten da Ezkabarteko Udal Plana aldatzeko espedientea (1. poligonoko 341. lurzatiari dagokionez, Soraurenen bizitegi eremu bat garatzeko –UE-SOR.21–), sustatzailea Construcciones San Martín SA izanik.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sustapeneko kontseilariaren otsailaren 24ko 13E/2015 Foru Aginduaren bidez uko egin zitzaion goian aipatutako Ezkabarteko Udal Planaren aldaketaren espedienteari. Aipatutako foru aginduaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarririk, Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 24an hartutako Erabakiaren bidez osorik ezetsi zuen Construcciones San Martín SAk aurkeztutako errekurtsoa.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarririk Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, 2017ko urtarrilaren 24an 18/2017 epaia eman da, non baietsi baita jarritako errekurtsoa eta deusez deklaratu baitira Sustapeneko kontseilariaren otsailaren 24ko 13E/2015 Foru Agindua eta Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 24an hartutako Erabakia. Orobat, “demandatutako Administrazioa kondenatzen da eskatutako aldaketa puntualaren espedientea onestera”.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.2 artikuluak ezartzen du alderdiak beharturik daudela epaia bere horretan eta berak dioen moduan betetzera. Lege horren 104.1 artikuluak xedatzen du ezen, epaia irmo denean, epaia zuzen eta egoki bete beharko dela, epaitzak eskatzen duena eginez.

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 376/2015 errekurtsoan emandako epaia betetzea. Construcciones San Martín SAk sustatu zuen errekurtsoa, Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 24an hartutako Erabakiaren aurka, zeinak ezetsi baitzuen Sustapeneko kontseilariaren otsailaren 24ko 13E/2015 Foru Aginduaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Hori guztia kontuan izanik, bidezkoa da, orobat, behin betiko onestea Ezkabarteko Udal Plana aldatzeko espedientea (1. poligonoko 341. lurzatiari dagokionez, Soraurenen bizitegi eremu bat garatzeko –UE-SOR.21–), 2014ko iraileko dokumentazioarekin bat (errekerimenduei emandako erantzunak gehitu ditu).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.2 eta 104.1 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 376/2015 errekurtsoan emandako epaia betetzea. Construcciones San Martín SAk sustatu zuen errekurtsoa, Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 24an hartutako Erabakiaren aurka, zeinak ezetsi baitzuen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR