90/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez prestakuntzarako beka baten deialdirako oinarriak onesten baitira, Zuzenbideko lizentziadun edo gradudunentzat,Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko. DDBN identifikazioa: 555180.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

94. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK 90/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez prestakuntzarako beka baten deialdirako oinarriak onesten baitira, Zuzenbideko lizentziadun edo gradudunentzat,Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko. DDBN identifikazioa: 555180. Eskubide Sozialetako Departartamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak uste du interesgarria dela unibertsitateko tituludunak (Zuzenbideko lizentzia edo gradua dutenak) prestakuntza sustatzea, zuzenean ezagut ditzaten Departamentu horretan eta haren erakunde autonomoa den Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian gauzatzen diren politikak. Pertsona horiek espedienteen kudeaketari, horien azterketa juridikoari eta araudiaren aplikazioari lotutako laguntza juridikoaren funtzioak izanen dituzte, bai eta ematen zaien beste edozein ere.

Bekaren deialdiari eta kontzesioari buruz oinarri arautzaileetan aurreikusita ez dagoen orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntzarako bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua eta, osagarri gisa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Halaber, aplikatuko da Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea. Foru lege horrek adierazten du Nafarroako Administrazio Publikoek deitzen dituzten dirulaguntzen, beken eta beste edozein laguntza publikoen oinarri arautzaileetan berdintasun klausulak sartuko direla genero berdintasuna benetan gauzatzeko jarduketak baloratzeko edo, bestela, jarduketa horiek nahitaez betearazteko.

Espedienteko txostenak ikusirik eta Eskubide Sozialetako Departamentuko egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Prestakuntza beka baten deialdia onestea, Zuzenbideko lizentziadun edo gradudunentzat, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko. Oinarri arautzaileak foru agindu honen eranskinean agertzen dira.

2. Prestakuntza bekaren esleipenaren kostuari aurre egiteko, 9.008 euroko gastua baimentzea, 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Prestakuntza bekak” izeneko 900000 90200 4809 233100 partidaren kargura.

3. Deialdi honen oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluarekin eta hurrengoekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Kontabilitate Zentrora, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Nafarroako Dirulaguntzen Datu Basera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

ERANSKINA

Oinarriak, Zuzenbideko lizentziadun edo gradudunentzako prestakuntza beka baten deialdirako, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko, 2021. urterako

1. oinarria.–Xedea.

Deialdiaren xedea da Zuzenbideko lizentziadunak edo gradudunak prestatzeko beka bat ematea, norgehiagokako araubideari jarraikiz, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian aritzeko.

Deialdiaren helburua da unibertsitateko lizentziadunen edo gradudunen prestakuntza bultzatzea, Eskubide Sozialetako Departamentuan egiten diren jarduketak modu praktiko eta zuzenean ezagut ditzaten.

2. oinarria.–Aurrekontu erabilgarria.

9.008 euro izanen dira bekarako, 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Prestakuntza bekak” izeneko 900000 90200 4809 233100 aurrekontuko partidaren kargura. Gorde beharreko gehieneko zenbatekoaren barnean Gizarte Segurantzaren enpresa kuota ordaintzeko zenbatekoa dago.

3. oinarria.–Iraupena.

Esleitzeko ebazpenean adierazitako egunean hasiko da beka; aurreikusten da 2021eko maiatzaren 3an hasiko dela, eta 2021eko abenduaren 31n bukatuko.

Beka sei hilabetez behin luzatzen ahalko da, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ebazpenaren bidez. Horretarako, aldez aurretik eskaera egin beharko du bekaren tutoreak eta konforme egon beharko du bekadunak. Luzapen hori emanen da aurrekontuetan horretarako behar adina diru badago.

Bekak hogeita lau hilabete iraunen du gehienez, izaten ahal diren luzapenak barne.

4. oinarria.–Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

Bekaren zuzkidura hilero 1.080 euro gordinekoa izanen da, edo dagokion zati proportzionala, hala behar bada. Kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kuota deskontatuko da. Diru kopuru horri pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

Bekaren onuraduna besteren konturako langileen parekoa izanen da Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzearen ondorioetarako, urriaren 24ko 1493/2011 Errege Dekretuan ezarri bezala; dekretu horrek prestakuntza programetan parte hartzen dutenak Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean nola eta zein baldintzatan sartzen diren arautzen du, Gizarte Segurantzaren sistema eguneratu, egokitu eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa garatuz.

Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean sartzeko (bertan kidetzeko eta/edo alta hartzeko), eta araubide...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR