90/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 4koa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, “Milagroko Gereziaren Festa” Nafarroako Interes Turistikoko Festa dela adierazten duena, Milagroko Udalak eskatuta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 9ko 45/2010 Foru Dekretuaren xedea da Nafarroako Foru Komunitatean ospatzen diren festak ikuspegi turistiko batetik arautzea eta “Nafarroako Interes Turistikoko Festa” izendapena sortzea.

  1. artikuluan ezartzen denaren arabera, “Nafarroako Interes Turistikoko Festaren” adierazpen prozedurari honela emanen zaio hasiera: kasuan kasuko ospakizuna non egiten den, bertako udalek edo turismo partzuergoek eskatuta, Nafarroako Turismo Kontseiluak eskatuta, edo ofizioz, turismo arloan eskumena duen departamentuak bultzatuta. “Nafarroako Interes Turistikoko Festaren” adierazpena foru agindu bidez eginen da.

    Milagron mendeak daramatzate gerezia lantzen, eta ohitura hori belaunaldiz belaunaldi igaro da. Gaur egun, herria nekazaritzako elikagaien sektoreari lotua dago, produkzio mailan eta eraldaketa mailan, eta hartan ere gerezia da erreferente nagusia. 2000. urtetik aitzina egiten den jaiegun horretan gorazarre egiten zaie gereziaren produkzioan aritzen diren gizon-emakumeei, gereziaren eraldaketa-industriari eta produktuari berari.

    Lehenbiziko edizioetatik jaiegun bat izateko asmoz sortu zen, eta, hala, zenbait kultur ekitaldi, dastaketa, elikagaien erakusketa eta antzekoak egiten dira egun horretan. Festara milaka jende joaten da urtero, hala Nafarroatik, nola inguruetako autonomia erkidegoetatik. Gastronomia, artisautza eta kultura eskutik doaz egun horretan, gereziaren kalitatea eta zaporea goraipatzeko asmoz.

    2014ko urriaren 21ean egindako bilkuran, Nafarroako Turismo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR