9/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

45. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 9/2021 FORU DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren. Halaber, abuztuaren 14ko 90/2019 Foru Dekretuaren bidez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, galarazi gabe gero garatu ahal izatea.

Urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuaren bidez, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Jardueraren lehendabiziko urtea iraganik, Departamentuko zuzendaritzek egituraren zenbait aldaketa planteatzen dituzte, egiten diren eskaerei erantzuteko eta esleiturik dituen eskumenak modu eraginkorragoan eta efizienteagoan gauzatzeko.

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak proposatzen du birdefinitzea esleiturik dituen eskumenen eta bere mende dauden unitate organikoen funtzioen esparru materiala, hasieran aurreikusi ez ziren baina bere helburuak betetzeko beharrezkoak diren eskumenak eta funtzioak sartzeko.

Justizia Zuzendaritza Nagusiak ere proposatzen du bere funtzioak eta eskumenak berrantolatzea eta hobeki definitzea, bai eta planteatzen diren eskaerei erantzunen dieten unitate organiko berriak sortzea ere. Azpiegitura Judizialen Zerbitzuaren antolaketa aldatzen da, Higiezinen Atala deituriko atal berria sortuz; zerbitzuaren eginkizunak berriz definitzen dira, eraikinetako efizientzia energetikoaren egokitzapena eta hobekuntzaren sustapena gehituz; azkenik, Informatikako Proiektu eta Sistemen Atalaren eginkizunak modu esplizituagoan eta ordenatuan definitzen dira. Justiziako Gizarte Zerbitzuan atal berri bat sortzen da Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra kudeatzeko. Aipatu erregistroa Foru Berriaren agindupean sortu da. Halaber, Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzu berria sortzea proposatzen da, bat etorriz Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 1ean eginiko bilkuran onetsitako Nafarroa Suspertu Planean aurreikusitakoarekin. Zigor Betearazpeneko Atal berria zerbitzu horren mende egonen da. Azkenik, Zigor Betearazpeneko eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzu berria sortzearen ondorioz, beharrezkoa da berriz definitzea zerbitzuaren eta Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko eta Organo Judizialekin Aritzeko Atalaren eginkizunak. Zerbitzu berriak eginkizun horietako batzuk beteko ditu.

Azkenik, Idazkaritza Tekniko Nagusian gehitzen dira informazio publikoaren arduradunaren eta herritarren parte-hartzearen arduradunaren eginkizunak, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean eta Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legean xedatuari jarraikiz. Halaber, Araubide Juridikoaren Atala kentzen da, Araubide Administratiboaren eta Langileriaren Atala sortzeko.

Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bateko otsailaren hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretua.

Aldatzen da urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretua, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena, honela:

Bat.–5. Artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

1. Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagokio, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren titularraren goi-zuzendaritzapean –hari atxikita baitago zuzenean Idazkaritza Tekniko Nagusia– eta foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztutako eskumenen esparruari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiltzea, baita Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak eta indarrean dauden xedapenek esleitzen dioten edo Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko titularrak agintzen dion beste edozein ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

2. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ardura izanen da genero ikuspegiaren zeharkakotasuna aplikatzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren politikak planifikatu, kudeatu eta ebaluatzean, bat etorrita Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearekin.

3. Idazkaritza Tekniko Nagusia izanen da informazio publikoaren administrazio-unitate arduraduna, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearekin.

4. Idazkaritza Tekniko Nagusia izanen da herritarren parte-hartzearen administrazio-unitate arduraduna, bat etorriz Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearekin”.

Bi.–8. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

“8. artikulua. Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu, honako arlo hauetan:

  1. Migratzaileei Nafarroan harrera egitea eta horiek integratzea.

  2. Kulturen arteko bizikidetza hobetzea Nafarroan.

  3. Arrazismoaren eta xenofobiaren aurka borrokatzea.

  4. Nafarroan izaten diren migrazioak aztertzea.

  5. Migrazioei buruzko politiken koordinazioa eta ebaluazioa Nafarroako Gobernuan.

  6. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean aritzea atzerrian bizi diren nafarrentzako ekintzetan.

  7. Migrazioarekin eta asiloarekin lotuta dauden Estatuko, Europako eta nazioarteko erakundeekin koordinatzea arlo hauetan: harrera, lagun egitea, kulturen arteko bizikidetza eta arrazismoaren aurkako borroka.

  8. Europan migratzaileentzako eta errefuxiatuentzako jarduera humanitarioak egiten dituzten erakundeei laguntza ematea.

  9. Migrazio prozesuekin eta bere eskumenen esparruan ezarri beharreko politika publikoekin loturiko beste edozein jarduera”.

    Hiru.–II. kapituluko 2. atalaren izena aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

    “2. ATALA

    Karibu-Migratzaileei Harrera eta Lagun Egiteko Zerbitzua”

    Lau.–12. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

    “12. artikulua. Harrera Atalaren esparru materiala eta eginkizunak.

    Harrera Atalak eginkizun hauek beteko ditu:

  10. Nafarroan migratzaileei harrera egiteko plana diseinatzea, planifikatzea, abian jartzea, horren jarraipena egitea eta ebaluatzea.

  11. Nafarroan errefuxiatuei harrera egiteko protokolo integralaren jarraipena egitea eta hura hobetzea.

  12. Nazioarteko babesa (hau da, asiloa eta babesa) eskatzen duten pertsonak hartzeko eta integratzeko programak diseinatzea, planifikatzea eta abian jartzea.

  13. Atzerritarren arloan aholku emateko zerbitzua kudeatzea, izapidetzea eta horren jarraipena eta kontrola egitea.

  14. Migratzaileei harrera hobea egiteko behar diren ekintzak koordinatzea toki-erakundeekin eta Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuekin.

  15. Gizarte erakunderekin lankidetzan aritzea migratzaileei harrera hobea egiteko, ekintza koordinatuen bidez.

  16. Administrazio publikoetako etxebizitza zerbitzuekin eta gizarte zerbitzuen arloan eskumenak dituen departamentuarekin koordinatzea migratzaileei etxebizitza izateko eskubidea eskuratzen laguntzen dieten neurriak.

  17. Beste autonomia erkidego batzuekin eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin koordinazio lanak egitea harrera arloan.

  18. Bere eskumeneko dirulaguntza deialdiak kudeatzea, tramitatzea eta haien jarraipena eta kontrola egitea.

  19. Migratzaileei harrera hobea egiteko beste...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR