9/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena jabeen 7 erkidegotarako (Antsoainen, Lapurbide kaleko 2, 4, 5, 8, 10 eta 12 zenbakiko atariak eta Harrobiak kaleko 23 zenbakikoa).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

125. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 9/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena jabeen 7 erkidegotarako (Antsoainen, Lapurbide kaleko 2, 4, 5, 8, 10 eta 12 zenbakiko atariak eta Harrobiak kaleko 23 zenbakikoa). Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze alorrean egin beharreko esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Horren arabera, Antsoaingo 155 etxebizitzatarako esku-hartze orokorreko proiektu bat onestea eskatu da. Esku-hartzeak 7 atari hartzen ditu: Lapurbide kaleko 2, 4, 6, 8, 10 eta 12 zenbakiak eta Harrobiak kaleko 23 zenbakia.

1970-72 urte bitartean eraikitako eraikinak dira. Antzeko eraikuntza dute: muturretako atarietako eraikinek, beheko solairuaz gain, beste lau solairu dituzte, eta solairu bakoitzean bi edo hiru etxebizitza daude. Erdiko atarietako eraikinek, beheko solairuaz gainera, beste zortzi solairu dituzte, gehi atikoa, eta solairu bakoitzean hiru edo lau etxebizitza daude. Beheko solairuek merkataritza-erabilera dute.

Atari guztiek, Lapurbide kaleko 12 zenbakikoak izan ezik, igogailua dute, baina bakar bat ere ez dago erabat egokitua irisgarritasunari buruzko berariazko araudiak dioena betetzeko.

Jarduketa honen bidez, inguratzaile termikoa hobetuko da, eta atariak irisgarritasun unibertsalari buruzko berariazko araudira egokituko dira. Lapurbide kaleko 8 zenbakiko eraikinak egina du inguratzaile termikoa, eta ez da esku-hartze orokorreko proiektuan sartuko. Hala ere, irisgarritasuna konpondu gabe dauka.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR