9/2019 FORU DEKRETUA, otsailaren 6koa, Juan José Salaberri Galbete jaunari Nafarroako Foruzaingoko Zerbitzu Goraipagarrien Plaka ematen diona, hil ondoren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Juan José Salaberri Galbete, Nafarroako Foruzaingoko komisario nagusi eta Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloko buru zena, berez hil zen, bere bulegoan zegoela, 2018ko martxoaren 5ean, astelehenarekin. Aurreko asteburuan, urteko lehenengo Xabierraldiaren gaineko dispositibo poliziala zuzendu egin zuen bertatik bertara.

Ibilbide luzea izan zuen Foruzaingoan, 37 urte eman baitzituen zerbitzuan hainbat unitatetan. Polizia lanpostutik, mailaz maila igo ondoren, Foruzaingoan lanposturik gorena den komisario nagusi izatera ailegatu zen. Jarduneko buru izan zen hainbatetan, hala baitzegokion antzinatasuna zela-eta.

Guztizko dedikazioa izan zuen Foruzaingoarekiko bere ibilbide profesional osoan zehar, baina, bereziki, garrantzi handiko lanpostuetan aritu zenean, Atestatu Unitatearen sorreran hartu baitzuen parte. Hura izan zen Polizia Judizialaren egungo egituraren hazia. Heriotzak berak garbi adierazten ditu Foruzaingoarekiko konpromisoa eta zerbitzu publikorako grina: bere bulegoan gertatu zen, goizeko lehenbiziko orduetan eta Xabierraldiaren ardura zuzenean aritu ondoren, hori baita polizia zerbitzuaren ahalegin handia eskatzen duten jende-biltzeetako bat.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 70. artikuluak arautzen ditu aintzatespenak, ohoreak eta eskersariak emateko aurreikusitako kasuak, besteak beste antzinatasuna eta ibilbide profesionala, baina bereziki garrantzia eta dedikazio handiko zerbitzuak. Aipatu horiek eta heriotzaren inguruabarrak kontuan harturik, aintzatespen gorenaren merezidun da Juan José Salaberri Galbete.

Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamenduak, abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsiak, 89. artikuluan ezartzen du zenbait baldintza betetzen dituzten Nafarroako Polizia Kidegoetako kideak saritu ahal izanen direla; baldintza horien artean aipagarriak dira, Kidegoari ospea ekartzen dion garrantzi profesionaleko zerbitzu bat zuzendu izatea edo lanbideko eginbeharrak betetzen gaitasuna eta jarduera erakutsi izatea.

Langileen Erregelamenduan arautzen dira eskersariak, eta honako hauek dira, kategoria baxuenetik altuenera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR