9/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntzako kontseilariak urtarrilaren 20an emandako 4/2017 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko modua arautzen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 20ko 4/2017 Foru Aginduaren bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko modua arautu zen. Haren 6. artikuluko 8. apartatuan ezartzen da irakasgai guztietan beste tresna batzuk izanen direla errekuperazioa egiteko, azken ebaluazio arruntaz eta bereziaz gain.

Azken ebaluazio bereziaren deialdiko probak ekainera aurreratu izanak berekin ekarri du hilabete horretan azterketa gehiago egin beharra.

Hirugarren ebaluazioko errekuperazioak bukatzeko eguna eta azken ebaluazio arrunta egitekoa oso hurbil daudela kontuan harturik, hauxe da ebaluazioari buruzko foru agindua aldatzeko proposamen honen xedea: ikastetxeei aukera ematea azken ebaluazio arrunta hirugarren ebaluazioa errekuperatzeko tresna gisa erabiltzeko, curriculuma emateko prozesua optimizatzearren.

Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du foru agindu hau onets dadin, zeinaren bidez aldatuko baita Hezkuntza kontseilariak urtarrilaren 20an emandako 4/2017 Foru Agindua, hots, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko modua arautu zuena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–4/2017 Foru Legearen 6. artikuluko 8. apartatua aldatzea.

Hezkuntzako kontseilariak urtarrilaren 20an emandako 4/2017 Foru Aginduaren 6...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR