89E/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 1ekoa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako artisautzako lanbideen errepertorioa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako artisautza sektorea antolatu eta garatzen duen ekainaren 17ko 188/1988 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako artisautza sektorea arautu zen, baita Nafarroako artisautzako lanbideen errepertorioa ere, aipatutako foru dekretuaren eranskin gisa agertzen dena.

Errepertorio horrek bere baitan hartzen ditu artisau-jarduera eta lanbide multzoa, eta hartan sistematikoki antolaturik daude, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN) arabera, artisauen jarduera ekonomikoak. Errepertorioa irekia eta berrikusgarria da, aipatutako foru dekretuaren 2.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Dekretu horren azken xedapenetako lehenak ahalmena ematen dio Industria, Merkataritza eta Turismoko kontseilariari, gaur egun Garapen Ekonomikorako kontseilaria, hura betearazteko eta garatzeko behar adina xedapen emateko.

Foru agindu honek osorik berrikusten ditu Nafarroako artisautzako lanbideen errepertorioko lanbideak, berri batzuk gehitzen ditu, sailkapen berri bat egiten du, eta Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalera egokitzen ditu (EJSN-2009), baita artisautzak egun Nafarroako Foru Komunitatean duen egoerara ere. Halaber, artisautzako lanbide bakoitzaren definizio bat erantsi da, informazio eta gardentasun handiagoa izateko. Horretarako, hizkera ez sexista erabili da.

Aipatutako 188/1988 Foru Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Artisautzaren Kontseilu Aholku-emaileak, 2017ko martxoaren 15ean egindako bilkuran, adierazi zuen ados zegoela Nafarroako artisautzako lanbideen errepertorioa aldatzeko proposamenarekin.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuak ematen dituen eskudantziekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako artisautzako lanbideen errepertorioa aldatzea. Foru agindu honen eranskinean agertu bezala gelditzen da ezarria, eduki honekin: lanbidearen izena, artisauaren izena, lanbidearen definizioa eta jarduera ekonomikoaren sailkapena, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren arabera (EJSN-2009).

  2. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2017ko abenduaren 1ean.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

    ERANSKINA

    Nafarroako artisautzako lanbideen errepertorioa

    Zeramika

  4. –Lanpostuaren izena: zeramika.

    EJSN: 23.41.

    –Artisauaren izena: zeramikagilea.

    –Definizioa: objektu erabilgarriak edo apaingarriak diseinatzen eta egiten dituen pertsona. Objektu horiek hainbat motatako buztinekin egiten dira, tenperatura handietan egosita eta bukaerako forma esmalte beiratuekin estalita.

  5. –Lanbidearen izena: portzelana.

    EJSN: 23.41.

    –Artisauaren izena: portzelana egilea.

    –Definizioa: objektu erabilgarriak edo apaingarriak diseinatzen eta egiten dituen pertsona. Horretarako, kaolinarekin, feldespastoarekin eta kuartzoarekin egindako oreak erabiltzen ditu.

    Landare-zuntzak

  6. –Lanbidearen izena: saskigintza.

    EJSN: 16.29.

    –Artisauaren izena: saskigilea.

    –Definizioa: ontzi, edukiontzi, kutxa edo beste objektu erabilgarriak edo apaingarriak egiten dituen pertsona, zumeak bihurrituz, edo landare-jatorriko beste gai batzuekin, erabiltzeko aurreko prestaketarik behar izan gabe.

  7. –Lanbidearen izena: espartingintza.

    EJSN: 15.20.

    –Artisauaren izena: espartingilea.

    –Definizioa: espartinak egiten eta konpontzen dituen pertsona, hots, honela egindako oinetakoak: kalamuzko, espartzuko edo juteko zola, behar bezala josia, eta gai berarekin edo olanarekin egindako orpoa eta punta.

  8. –Lanbidearen izena: erratzak egitea.

    EJSN: 32.91.

    –Artisauaren izena: erratz egilea.

    –Definizioa: artisau eran erratzak egiten dituen pertsona.

  9. –Lanbidearen izena: espartzugintza.

    EJSN: 16.29.

    –Artisauaren izena: espartzu-artisaua.

    –Definizioa: espartzuzko objektuak diseinatzen eta egiten dituen pertsona.

  10. –Lanbidearen izena: altzariak eta objektuak zumez, ihiz, kanaberaz, palmaz eta beste zuntz batzuez egitea.

    EJSN: 31.09.

    –Artisauaren izena: altzariak eta objektuak landare-zuntzez egiten dituena.

    –Definizioa: altzariak eta beste objektu batzuk landare-zuntzak josiz egiten dituen pertsona, esaterako zuntz hauek erabiliz: ihia, palma, errafia, korda eta zumea, besteak beste.

    Musika tresnak

  11. –Lanbidearen izena: musika tresnak egitea.

    EJSN: 32.20.

    –Artisauaren izena: musika tresnen egilea.

    –Definizioa: musika tresnak diseinatzen, egiten, konpontzen eta afinatzen dituen pertsona.

    Bitxigintza

  12. –Lanbidearen izena: bitxigintza.

    EJSN: 32.12.

    –Artisauaren izena: bitxigilea.

    –Definizioa: objektu apaingarriak eta osagarri pertsonalak diseinatzen, egiten, konpontzen eta lehengoratzen dituen pertsona, metal baliotsuekin (urrea, zilarra, platinoa, etab.) eta harribitxi kokatuekin.

  13. –Lanbidearen izena: urregintza.

    EJSN: 32.12.

    –Artisauaren izena: urregilea.

    –Definizioa: pieza apaingarriak diseinatzen, egiten eta konpontzen dituen pertsona, pieza apaingarri horiek eginak daudela urrea edo zilarra bezalako metal preziatuekin, edo horien aleazioekin, bozeltzearen edo zizelkatzearen bidez.

  14. –Lanbidearen izena: zilargintza.

    EJSN: 32.12.

    –Artisauaren izena: zilargilea.

    –Definizioa: zilarrezko edo zilarrezko aleaziozko objektuak diseinatzen, egiten edo konpontzen dituen pertsona.

    Zura

  15. –Lanbidearen izena: urreztaketa.

    EJSN: 31.09.

    –Artisauaren izena: urreztatzailea.

    –Definizioa: zurezko lan baten azaleran urre orria aplikatzen duen pertsona, hura babesteko edo apaintzeko.

  16. –Lanbidearen izena: makilak egitea.

    EJSN: 32.99.

    –Artisauaren izena: makila egilea.

    –Definizioa: zura, metala eta abar erabiliz, makilak diseinatzen, egiten eta konpontzen dituen pertsona.

  17. –Lanbidearen izena: koilaragintza.

    EJSN: 16.29.

    –Artisauaren izena: koilaragilea.

    –Definizioa: koilarak eta etxeko antzeko beste tresna batzuk egiten dituen pertsona, zurez egin ere.

  18. –Lanbidearen izena: ebanisteria.

    EJSN: 31.09.

    –Artisauaren izena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR