89/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 6koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 222/2014 eta abenduaren 19ko 378/2014 ebazpenen betearazpena eteten duena, eta, horrenbestez, baita hautapen prozesuen jarraipena ere.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Barneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 222/2014 Ebazpenaren bidez honako lanpostu hauek oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen: Barañaingo Udaltzaingoko polizia izateko 3 lanpostu, Baztango Udaleko lanpostu 1, Burlatako Udaltzaingoko polizia izateko 4 lanpostu, Cascanteko Udaleko udal agente izateko 2 lanpostu, Lizarrako Udaltzaingoko polizia izateko 3 lanpostu, Uharteko Udaleko udal agente izateko lanpostu 1 eta Mendabiako Udaleko udal agente izateko lanpostu 1. Barneko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 378/2014 Ebazpenaren bidez, berriz, Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Gero, Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 158/2017 Ebazpenaren bidez, bi ebazpen horiek ofizioz berrikusteko prozedura hasi zen, zuzendariaren beraren ekimenez. 158/2017 Ebazpen horretan, aipatutako beste bi ebazpenen betearazpena etetea eskatu da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 108. artikuluak xedatzen du, 106. eta 107. artikuluetan aipatzen den ofiziozko berrikuspenaren prozedura behin hasita dagoela, egintza baten deusezgarritasuna edo kaltegarritasuna deklaratzeko eskumena duen organoak eten dezakeela egintza horren betearazpena, baldin eta betearazpenak kalte konpongaitzak edo konponezinak ekartzen ahal baditu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 53.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren egintza eta xedapen deusezak berrikusteko prozedurak jarduketa deuseza egin duen organoak hasiko dituela, eta, organo hori zein departamentutan dagoen, hango kontseilari titularrak ebatziko dituela, salbu eta Nafarroako Gobernutik baldin badator, kasu horretan gobernuak berak ebatziko baitu. Hortaz, egintza hori eteteko eskumena Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari dagokio.

Neurri hori hartzeko baldintzak betetzen direnentz zehaztearren, Barneko zuzendari nagusiaren ebazpen horretan aipatzen da Gaztela-Leongo Justizia Auzitegi Nagusiaren 2015eko azaroaren 12ko 379 autoa, izan ere, haren bosgarren oinarrian esaten da, etenduraren ondorioz interes publikoarentzat etor daitekeen kaltearen konpongarritasunaren ikuspegitik, ulertu beharra dagoela aurkaratutako deialdia geroago deuseztatuko balitz, prozedura behin betikoz ebatzi ondoren, kaltea handiagoa izanen litzatekeela. Gainera, epaia emateko unerako bukatua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR