89/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta 211 ereduak onetsi eta horiek aurkezteko baldintza orokorrak eta prozedura ezarri ziren. Eredu horiek erabiliko dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak aitortzeko eta establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrengandik ondasun higiezinak eskuratzeagatik ezarritako atxikipena aitortzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 18ko 231/2013 Foru Aginduaren bidez, 210 eredua onetsi zen, hau da, establezimendu iraunkorrik gabe Nafarroako lurraldean errentak lortu eta ez-egoiliarren errentaren zerga dela-eta zergadunek erabiltzen dutena haiek aitortzeko eta dagokien autolikidazioa egiteko.

Aipatu foru aginduaren 9. artikuluak zerga aurkezteko eta ordaintzeko tokia ezartzen du, eta adierazten, aitorpenaren emaitza negatiboa bada, zergadunek aipatuko dutela zer kontu zenbakitara itzuli behar den transferentzia; kontu horrek, oro har, Espainian irekita egon beharko du Nafarroako Zerga Ogasunaren edozein entitate laguntzailetan.

Dena dela, gehitzen du Espainiako lurraldean kokatuta dagoen entitate laguntzaile batean konturik irekita ez dagoenean, inguruabar hori adierazten ahalko dela, eta idazki bat gehituko zaiola aitorpenari Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailearentzat, hark, hura aztertu eta bidezko egiaztapenak egin ondoren, dagokion itzulketa egiteko agindua eman dezan.

Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren Estatutuen (abuztuaren 2ko 135/2015 Foru Dekretuak onetsiak) 43.etik 48.era arteko artikuluek Diru-bilketa Zerbitzuak garatuko dituen eginkizunak adierazten dituzte, bai eta zein diren haren menpeko Atalak ere; gainera, haren eginkizuntzat ezartzen du bidezko diren tributuak eta, zein den kasua, bidegabeko diru-sarrerak, ofizioz itzultzeko prozesuen kudeaketa, kontrola eta exekuzio materiala.

Bidezko da, hortaz, ekainaren 18ko 231/2013 Foru Aginduaren lehen aipatu 9. artikuluaren testua aldatzea, haren edukia erakunde autonomoaren Estatutuetan ezarritakoari egokitzearren, eraginkorragoa izan dadin dirua itzultzeko ezarria den prozedura.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. artikuluaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioak du eskumena establezimendu iraunkorrik gabe Nafarroan lortzen diren errentak aitortu eta ordaintzeko ereduak onesteko, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren arloan.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluaren arabera, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren titularrak arauzko agintea erabiliko du zerga arloan, legezko eta erregelamenduzko arauak betearazi eta aplikatzeko.

Horregatik, aurreko xedapenetan ezarritakoaren indarrez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ekainaren 18ko 231/2013 Foru Agindua aldatzea; izan ere, foru agindu horren bidez, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren 210 eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR