89/2015 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, egoera berezietan dauden familiei laneko eta familiako eginkizunen bateragarritasuna errazteko laguntza ekonomikoak arautzen dituen 2015eko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, besteak beste, honako eginkizun eta helburu hauek ditu: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Gaur egun handitu da seme-alaba adingabeak eta premia eta arazo espezifikoak dituzten familien kopurua. Arazo horien iturburua dira bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak bateratzeko zailtasunak, adingabeen ardura eta zaintza heldu bakar batek izateagatik.

Deialdi honen helburua da oinarri arautzaileak ezartzea, oinarriotan agertzen diren kasuetan familiei laneko eta familiako eginkizunen bateragarritasuna errazteko laguntza ekonomikoak arautzeko.

Adingabeen ardura duten familiei lagundu nahi zaie, guraso bakarrak aurrera eraman behar badu, erronka eta zailtasun handiak baitituzte. Erronka horietako batzuk familia guztietakoak dira, baina kasu hauetan handiagotzen dira heldu bakar batek aurre egin behar baitie, laguntzarik gabe eta ardura ekonomiko, emozional eta hezkuntzakoekin, besteak beste. Ekonomiari dagokionez, kide bakar batek ditu diru-sarrerak, eta horren ondorioz kalteberagoak dira eta zailagoa da bizitza pertsonala eta lana bateratzea. Laguntza hauek behin bakarrik hartzekoak eta subsidiarioak dira, eta banakako ebaluazioaren bitartez tramitatuko dira.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla, eta deialdia eta haren oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Egoera berezietan dauden familiei laneko eta familiako eginkizunen bateragarritasuna errazteko laguntza ekonomikoak emateko deialdia onestea, bai eta foru agindu honen eranskinean dauden oinarri arautzaileak ere.

  2. 200.000 euroko gastua baimentzea, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko "Familia eta lana bateratzeko laguntzak" izeneko 930002 94200 4809 231507 kontu-sailaren kargura; hori guztia, aurrekontu erabilgarria izatearen menpe.

  3. Baldin eta eskabide guztiei erantzuteko aurrekontu nahikorik ez badago, baimendutako gastua handitu ahal izanen da, aurrekontua handitzearen bidez.

  4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

  5. Foru agindu hau Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzara eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Zentrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2015eko irailaren 15ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

    DEIALDIAREN OINARRIAK

    Lehenbizikoa.–Laguntzaren xedea.

    Deialdi honen helburua da laguntza ekonomikoak ematea egoera berezietan dauden familiei (deialdiaren 2. oinarrian zehazten direnei), laneko eta familiako eginkizunen bateragarritasuna errazteko.

    Bigarrena.–Onuradunak.

  6. Laguntza hauen onuradun izanen dira bakar-bakarrik seme-alaba adingabeen edo harrerapean dauden adingabeen ardura duten helduak.

  7. Orobat, onuradun izanen dira senar-emazteak edo bikote egonkorrak, kide bat 2015ean Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo bizitzera behartuta badago (edo egon bada) lana dela medio, etengabe, gutxienez 240 egunez, eta lantokiaren herria ohiko bizilekutik 200 kilometrotik gora...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR