88/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, jardunik gabeko egunak ezartzen dituena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari atxikitako jarduera batzuetarako eta murrizten duena balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuaren bigarren hiruhilekoari dagokion kuota, 30/2020 Foru Agindua aplikatzearen ondorioz sortua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatzen dira 2020. urterako.

Atala:I. Nafarroako Foru Komunitatea
 
EXTRACTO GRATUITO

152. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 88/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, jardunik gabeko egunak ezartzen dituena pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari atxikitako jarduera batzuetarako eta murrizten duena balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuaren bigarren hiruhilekoari dagokion kuota, 30/2020 Foru Agindua aplikatzearen ondorioz sortua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatzen dira 2020. urterako. COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortu duen egoeraren ondorioz, zeharo ohiz kanpokoa baita, premiazko neurri bereziak hartu dira, osasun publikoko arrazoietan oinarrituta. Neurri horiek sektore ekonomiko ugariren jarduera geldiarazi dute eta nabarmen eragin diete PFEZean zenbatespen objektiboaren araubidea eta BEZaren araubide erraztua dituzten subjektu pasiboei. Araubide horiek dagozkien indizeak eta moduluak onetsi ziren Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 30/2020 Foru Aginduaren bidez.

Aipatu araubideak aplikatzeak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo BEZaren kuoten etekin garbia zehaztea dakar, jarduera ekonomiko hori garatzeko ahalmena neurtzeko zeharkako unitateen arabera. Ahalmen hori nabarmen desberdina da orain, 30/2020 Foru Agindua egiteko eta onesteko orduan kontuan hartu zenarekin alderatuta.

Maiatzaren 4tik aurrera eta deskonfinamenduko faseak erregulatu dituzten arauekin bat, gutxinaka-gutxinaka ekin zitzaion jardunari berriz, eta, faseak gainditu ahala, gero eta gehiago izan dira segurtasun neurri murriztaileekin abian jar zitezkeen jarduerak. Segurtasun neurriak malgutuz joan dira neurri batean edo bestean, jarduera mota zein zen. Azkenik, ekainaren 22an, alarma egoera bukatu zen, bai eta murriztapen batzuk ere.

Deskonfinamenduko fase bakoitza erregulatu dituzten arauak aztertuta eta kontuan izanda zenbatespen objektiboaren araubideari eta araubide erraztuari atxikitako jardueren ezaugarriak, jardunik gabeko aldi hauek ezartzen dira:

–Saltegiak eta zerbitzuak: 2020ko martxoaren 14tik maiatzaren 24ra arte (2. fasearen hasiera): 72 egun.

–Ostatuak eta jatetxeak: jatetxeen kasuan, 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 7ra arte (3. fasearen hasiera): 86 egun. Tabernen eta kafetegien kasuan, 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 14ra arte (3. faseko bigarren astea): 93 egun. Alde horren arrazoia da Nafarroan tabernek ekainaren 15era arte ezin izan zituztela barrak erabili, eta barra osagai garrantzitsua da tabernetan eta kafetegietan, baina jatetxeetan ez du halako garrantzirik.

–Hotelak eta turismoko establezimenduak: 2020ko martxoaren 14tik ekainaren 21era arte (egun horretan alarma egoera bukatu zen eta autonomia-erkidegoen artean mugitzea baimendu zen): 100 egun.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren errendimendua zehazteko, aipatutako egunak jardunik gabeko alditzat hartuko dira, eta aldi horretan ez dira konpututako inongo modulu unitatetan.

Foru agindu honetan araututakoa ez zaie aplikatuko funtsezkotzat jota egoteagatik martxan jarraitu zuten jarduerei.

BEZari dagokionez, egun berak hartzen badira ere...

Para continuar leyendo

SOLICITA TU PRUEBA