88/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 8an emandako 318/2016 Foru Agindua aldatzen duena eta laguntzen deialdia onetsi zen 2018. urterako. Foru agindu haren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko Erabakiaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren laguntzak ematearen ondorioetarako.

Programa horretako 1. neurria zen “Ezagutzen eta informazioaren transferentziarako jarduerak”, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren 14. artikulua aplikatuz. Neurri hori horizontala da programazio estrategikoaren testuinguruan eta lagungarria da EBko focus arearen landa garapenerako erlazio handi baterako eta lehentasun guztietarako, hala nola: nekazaritzari buruzko ezagutzen eta berrikuntzen transferentzia, ustiategien bideragarritasuna eta nekazaritza mota guztien lehiakortasuna hobetzea, nekazaritzari lotutako ekosistemak lehengoratzea, zaintzea eta hobetzea, baliabideen eraginkortasuna sustatzea eta landa eremuen gizarteratzea eta garapen ekonomikoa garatzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren irailaren 8ko 318/2016 Foru Aginduaren bidez, arauak ezarri ziren 2016-2020 epean lanbide heziketaren jardueretarako eta trebetasunak eskuratzeko laguntzak erregulatzeko. Jarduera horiek beharrezkoak dira nekazaritza arloko prestakuntza egin behar baita ustiategiak nahikoak eta lehiakorrak izan daitezen, elikagaiak seguruak eta kalitatezkoak izateko eta landa eremuei eta nekazaritzako industriaren jardunari eusteko. Foru agindu hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 8ko 182/2017 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.

Izandako esperientzia dela-eta, komenigarria da kostuak apaltzeko beste pauso bat ematea eta kudeaketaren zenbait alderdi aldatzea, onuradunek segurtasun juridiko handiagoa izan dezaten eta prestakuntzarako funtsen kudeaketa eraginkorragoa izan dadin. Bestalde, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak diru-laguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen direnez eta laguntzen araubideak indarrean jarraitzen duenez 2020ko abenduaren 31ra arte, bidezkoa da deialdi hau onestea eskaerak aurkezteko epea noiz bukatuko den ezartzeko eta eskaerak ebaluatzeko, hori dena aipatutako foru aginduarekin bat.

Gobernuak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR