88/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 5eko 74/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horrek Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

SARRERA

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 5eko 74/2016 Foru Aginduaren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen da bulegoen mailan.

Martxoaren 15eko 18/2017 Foru Dekretuaren bidez, irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzen da. Horren bidez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Aldaketa horren bidez, Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumen juridiko-administratiboak berriz planteatu eta egituraren aldetik zehazten dira, zenbait irizpideri jarraituz: antzeko eskumenak organikoki biltzea eta maila organikoa egokitzea erantzukizun mailara, eskumenen izaerara eta hartu beharreko erabakien konplexutasunera.

Antolaketa berriaren eta batez ere Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuaren definizioan aurrera eginez, administrazio zerbitzu osoa bilduko duen Kudeaketa Administratiboaren Bulego bat sortzea planteatzen da. Horrela, aipatu funtzioak unitate organiko berean zentralizatzen eta homogeneizatzen dira, atalen, zerbitzuen edo Zuzendaritza Nagusiaren beharrei erantzuteko, atxikipenari dagokionez mugarik gabe. Halaber, Araubide Juridikoaren eta Zehapenen Prozeduraren Bulegoa deituriko unitate berria sortuz, hierarkikoki Araubide Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren menpean, atalak laguntza juridiko-administratiborako eta tramitaziorako dituen funtzioak bulego mailan ezartzen dira.

Bestalde, irailaren 9ko 197/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren erakunde autonomoa desegin zen, eta haren eginkizun eta zerbitzuak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren organo desberdinetan txertatu ziren. Aipatu arauak, bai eta Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak berak ere, egoera iragankorra aurreikusi zuten orduan zeuden bulegoetarako eta haiekin parekatutako unitateetarako, garapen neurriak hartu bitarte.

Bulegoen mailan, aipatu integrazioa egiteko, desegindako Nafarroako Larrialdietako Agentziaren oinordeko diren bi zerbitzuen artean funtzioak banatzea planteatzen da. Horretarako, Langile Operatiboen Kudeaketarako Bulegoak Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren beharretarako bakarrik emanen du zerbitzua; Babes Zibilerako Zerbitzuari dagokionez, ordea, funtzio horiek Txanden Kudeaketaren eta Estatistiken Bulegoa desagertzearen ondorioz sortu den Laguntza Administratiboaren eta Langileriaren Bulegoa izeneko bulego berriak emanen ditu. Babes Zibilerako Zerbitzuko bulegoen funtzioen analisi arrazionalaren barruan, planteatzen da Txanden Kudeaketaren eta Estatistiken Bulegoari esleitutako funtzioak banatu eta Laguntza Administratiboa Emateko eta Langileriaren Bulego berriari, Prestakuntza eta Gainbegiratze Bulegoari eta Sistemen eta Komunikazioaren Bulego berriari ere esleitzea.

Azken bulego honek Babes Zibilerako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR