87/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 21eko 23/2016 Foru Legeak, zeinaren bidez ezartzen baita osasun arloko langile diplomadunei, Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikita daudenei izan ezik, aplikatu beharreko lanbide karreraren sistema, 6. artikuluan aurreikusten du lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeen osaera. Bertan zehazten da batzordeak lau kide izanen dituela: horietatik bi Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendatuko ditu, beste bat dagokion lanbide elkargoak, eta beste bat enplegatuaren atxikipen eremuko langileen batzordeak.

Aipatutako artikuluak, halaber, xedatzen du batzordeko buru eta idazkari postuak Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendatutako bi kideek beteko dituztela. Era berean, xedatzen du Ebaluazio Batzordeko beste bi kideek osasun arloko langile diplomadunen kasuan kasuko kolektiboko kide izan beharko dutela.

Azkenik, adierazi behar da abenduaren 21eko 23/2016 Foru Legeak ondoko lege eta dekretu hauetara igortzen gaituela foru lege honetan eta hura erregelamendu bidez garatzeko araudian ezarrita ez datorrenerako: batetik, maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legera, zeinaren bidez ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema; eta, bestetik, maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legea garatzen duen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretura. Horiek horrela, Ebaluazio Batzordeko kideen izendapenaren iraupenari dagokionez, aplikatzekoa da 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikulua. Bertan zehazten da izendapen horien iraupena lau urtekoa izanen dela, eta esan gabe luzatutzat joko dela beste izendapenik egiten ez den bitartean.

Horrenbestez, abenduaren 21eko 23/2016 Foru Legeari jarraikiz, zeinak ezartzen baitu osasun arloko langile diplomadunei, Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikita daudenei izan ezik, aplikatu beharreko lanbide karreraren sistema, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Terapeuta okupazionalen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordeko buru izendatzea Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Ataleko burua, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak proposaturik.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR