86/2018 FORU AGINDUA, irailaren 14koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, “Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna” izeneko dokumentua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

“Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna” izeneko dokumentuak honako hau ezartzen du I.3 atalean: “Itun hau behar den foru aginduaren bidez argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean”.

Dokumentuaren atal horretan xedatutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea “Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna” izeneko dokumentua, Hezkuntzako kontseilariak eta LAB, STEE-EILAS, AFAPNA, ANPE, FE-CCOO eta UGT sindikatuek 2018ko abuztuaren 24an dokumentua sinatuz formalizatu zena eta foru agindu honen eranskinean jasotzen dena.

2.–Foru agindu hau jakinaraztea “Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna” izeneko dokumentua prestatzen parte hartu zuten sindikatuei, eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Hezkuntza Departamentuko Kontseilariaren Kabineteari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko irailaren 14an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

NAFARROAKO IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN KALITATEA HOBETZEKO ITUNA

I.–Gai orokorrak

1.–Aplikazio esparrua.

–Langileen esparrua:

Honako itun hau aplikatzekoa zaie Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren zerbitzura diharduten unibertsitateaz kanpoko irakasleei.

–Iraunaldia:

Itunaren indarraldia sinatzen denean hasiko da, eta 2022ko abuztuaren 31ra arte iraunen du. Edukia modu automatikoan luzatuko da harik eta beste akordio berri bat sinatzen den arte.

Itun honetan bilduriko neurriak kasuan kasuko atalak edo puntuak adierazten duen datan beteko dira, edo, bestela, itunak indarra duen epearen barnean.

Itun honetan proposaturiko neurri guztiak indarreko legeriari lotuta daude, bai estatuko araudiari, bai foru araudiari. Estatuko araudian itun honen edukiari dagozkion hobekuntzak eginez gero, zer ondorio ekar dezaketen aztertuko dute Jarraipen Batzordeak eta Mahai Sektorialak, honako itun hau hobekuntza horiei egokitzearren.

Sindikatuek (edo haiek izendaturiko ordezkariek) aukera izanen dute, hala nahi izanez gero, Hezkuntza Departamentuak eratu dituen eta itun honen ondotik eratuko dituen mahai teknikoetan parte hartzeko, planak diseinatu edo gai zehatzak lantzeko baliatuko direnak, hala nola: Aniztasunari Erantzuteko Plana, Lanbide Heziketako Plan Estrategikoa, Berrikuntza Metodologiko/didaktikorako Plana, Baterako Hezkuntzarako Plana, Programa Eleaniztunak, Ebaluazioa, etab.

2.–Jarraipen Batzordea.

  1. Ituna sinatzen duten sindikatuek osatuko dute itunaren Jarraipen Batzordea, honela osatu ere:

    –Batzordeko burua.

    –Batzordeko buruordea.

    –Idazkaria.

    –Batzordekideak (kide bat, ituna sinatzen denean hura sinatzen duen mahai sektorialeko sindikatu bakoitzeko).

    Batzordeak bilera arrunta eginen du ikasturteko hiruhileko bakoitzeko, eta aparteko bilerak ere egin ahalko ditu, batzordeko buruak edo batzordekideen laurdenak idatziz eskatuz gero.

    Eginkizunak:

    –Jarraitzea itunaren edukiak nola garatzen diren.

    –Ikuskatzea aurrekontudun atal onetsi guztiak betetzen diren, eta epe eta irizpideak negoziatzea.

    –Erabakitzea itunaren ondorioz Jarraipen Batzordeari dagozkion alderdi edo gaietarik zein jorratu eta negoziatu behar diren mahai sektorialean.

    –Itunaren garapenari buruzko urteko oroitidazkia prestatzea.

    –Mahai sektorialak itunaren garapenari buruz agintzen edo bere esku uzten dion beste zeinahi eginkizun.

    –Hezkuntzak hiru hiletik behin itunaren garapenari buruzko informazioa emanen dio Jarraipen Batzordeari: sorturiko ordu-poltsak, baimenak eskatu dituzten langileen kopurua, zenbat baimen ukatu diren eta zergatik, ordezkapenen epeak, zenbat kontratu dauden udan luzatzeko modukoak...

    Mahai teknikoak osatuko dira egoki juzgatzen diren gaiak sakonago aztertzeko, hala nola murrizketen atzerakadak irakasleen eskola-ordutegian izan duen eragina edo irakasleen ordezkapenen kudeaketa.

    Itun honen Jarraipen Batzordea biltzeko deia egiten den aldiro itunean zehazturiko neurrien jarraipenaz, interpretazioaz, garapenaz eta aplikazioaz arduratzeko izanen da. Jarraipen Batzordeak ezin izanen du inolaz ere aldatu edo ezabatu hemen ezarritako neurririk, ezta neurri berririk erantsi ere.

    3.–Argitaratzea

    Itun hau behar den foru aginduaren bidez argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

    II.–Irakasleak

    1.–Irakasleen aitortza publikoa, babesa eta haien osasunaren sustapena.

  2. Hezkuntza Departamentuak, mahai sektorialeko sindikatuekin elkarlanean, eskola publikoa, lan-osasuna eta irakaslanaren aitortza sustatzeko kanpainak abiaraziko ditu urtero, 2018-19 ikasturtetik aitzina.

    Hezkuntza Departamentuak hezkuntzako eta irakaskuntzako jardunbide egokiak jendaurrean aitortzeko sariak antolatuko ditu urtero ikastetxeetarako eta/edo irakasleendako, merezimendu-deialdietan ondorioak izanen dituztenak (lekualdatze lehiaketetan, etab.).

  3. Jardun profesionalaren ondorioz datozen liskarretan irakasleak babesteko neurriak. Ikastetxeko langile guztien babes juridikoa bermatuko da norberaren jardun profesionalaren esparruan.

    Era berean, bai ikasturte hasierako jarraibideetan, bai zuzendaritza-taldeen bitartez klaustroan, informazio idatzia emanen da irakasleei egiten zaizkien erasoen gainean dagoen protokoloari buruz.

    Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du lantaldean kanpoko erasoei buruz erdietsi diren ondorio guztiak gauzatzeko, baita Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordean erabakitzen direnak ere, irakasleak babestu eta defendatzeko, lan esparruan haien osasunaz arduratuz uneoro. Nolanahi ere, aipaturiko lantaldearen ondorioen araberako neurriak zehaztu bitartean, Hezkuntza Departamentuak irakasleei babes eta laguntza juridiko eraginkorra bermatuko die beren lan jardunean liskarrak sortzen direnean.

  4. Laneko osasunaren sustapena: Departamentuak irakasleei aldian aldiko osasun azterketa berariazkoak egiten segitzeko konpromisoa hartzen du, hala eskatzen duten irakasleei azterketa eginen zaiela bermatuz eta arrisku handiagoa duten ikastetxeak bereziki zainduz, eta, era berean, irakasleak laneko arriskuen prebentzioan trebatzeko prestakuntza sustatzeko konpromisoa ere hartzen du. Prozesu hori urteko plangintzaren bidez gauzatuko da, Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordearen bitartez.

    Departamentuak irakasleen gaixotasun profesionalen eta urtaroei loturiko gaixotasunen katalogo bat eginen du Nafarroarako. Era berean, arrisku psikosoziala izan dezaketen lanpostuen azterketa, balorazioa eta katalogazioa ere eginen ditu, baita prebentzio datuen jarraipena eta azterketa estatistikoa ere.

    2.–Irakasleen prestakuntza.

  5. Etengabeko prestakuntza eta berrikuntzarako prestakuntza.

    Hezkuntza Departamentuak Prestakuntzarako Kontseilua biltzeko deia eginen du berriz, 2018-19 ikasturtean lanean has dadin berriro, dagozkion eginkizunak birfinkatuko ditu eta zenbait ahalmen esleituko dio (prestakuntza programa egin, onetsi eta ebaluatzea departamentuko ordezkariekin batera).

    Hezkuntza Departamentuak, Prestakuntzarako Kontseiluarekin elkarlanean, prestakuntza programa bat eginen du honako bi helburu nagusi hauek erdiesteko:

    –Hezkuntza Departamentuak berak hezkuntza sistema hobetzeko proposatzen dituen proiektu estrategikoen, planen eta lehentasunezko ildoen ondoriozko beharrei erantzutea.

    –Ikastetxeetako klaustroen eta irakasle taldeen lanak eskatzen dituen prestakuntza beharrei erantzutea.

    –Departamentuaren ildo pedagogiko estrategikoak ezartzea.

    Prestakuntza planak arlo hauetako prestakuntza aukerak eskainiko ditu: bizikidetza, baterako hezkuntza, aniztasunari erantzutea, berrikuntza pedagogikoa, hizkuntzen tratamendu integratua, laneko arriskuen prebentzioa, teknologia berriak, hizkuntza prestakuntza euskaraz eta atzerriko hizkuntzetan. Orobat, Lanbide Heziketako irakasleendako prestakuntza ere eskainiko du heziketa ziklo berriak ezartzeari begira, kontuan hartuz euskarazko zikloen garapena eta irakaskuntza horietan ezaupideak behar bezala eguneratu beharra dagoela.

    Irakasleen etengabeko prestakuntzarako programak indartu beharrez, Hezkuntza Departamentuak konpromisoa hartzen du xede hori duen aurrekontuko partida %40 handitzeko 2018-2021eko epealdi guztian. Igoerarik handiena 2018an etorriko da eta irakasle, zuzendaritza-talde, hezkuntzarako aholkulari, orientatzaile eta ikuskatzaileen prestakuntzari heltzeko erabiliko da 2017 eta 2018an departamenturako eginiko plan estrategikoen eta lehentasunezko ildoen adierazleen arabera.

    Era berean, irakasleen prestakuntzan jardunen duten aholkularien kopurua ere handituko da. 2018an, Irakasleentzako Laguntza Zentrorako erabiltzen diren guneak handituko dira oraingo egoitzan bertan, eta aztertuko da zentro horietarako baizik erabiltzen ez diren egoitzak sortzerik badagoen.

    2019tik aitzina lerro berariazko bat sortuko da irakasleen prestakuntzarako banakako laguntzetarako eta lerroaren urteroko hasierako zuzkidura 20.000 eurokoa izanen da. Laguntza horiek honako hauetarako erabiliko dira lehentasunez: berrikuntza pedagogikoko proiektuen gaineko prestakuntzarako ikastetxeetan, eta ikastetxeen arteko trukea sustatzeko hezkuntza berrikuntzako proiektuen garapena ezagutzeko.

    Prestakuntza instituzionaleko araudia berrikusiko da ikasturte berean ikastetxe batean baino gehiagotan kontratu ezberdinak dituzten bitarteko langileen egoeretara egokitzeko.

    2018-19 ikasturtetik aitzina, ikastetxeen arteko trukeak sustatuko dira, izan estatuko ikastetxeak izan nazioartekoak. Aholkularien eta irakasleen esperientziak trukatzeko baliatuko dira, hizkuntzen, hobekuntza metodologikoen eta bestelakoen arloetan, berrikuntzako proiektuen gaineko prestakuntza sustatze aldera.

  6. Ikasketak egiteko lizentziak:

    b.1) Ordainduak: Hezkuntza Departamentuak lizentzia ordainduen eskaintza finkatuko du.

    Lizentzia ordainduen urteko eskaintza 2019/2020 ikasturtean abiatuko da eta hezkuntza etapen arabera banatuko da Jarraipen Batzordearen barnean (Haur H./Lehen H.–DBH eta Batxilergoa-LH-Hizkuntzak eta Arte Ikasketak).

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR