85/2018 FORU DEKRETUA, urriaren 17koa, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra egintzak administrazio bidean berrikusteari dagokionez garatzeko Erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko tributu eta bilketa arloko errekurtsoak administrazio bidean aurkezteko araudia Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren IV. tituluko VII. kapituluan jasotzen da funtsean; kapitulu hori uztailaren 2ko 178/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Birjarpenezko Errekurtsoei eta Aurkaratze Ekonomiko-Administratiboei buruzko Erregelamenduak garatzen du, besteak beste.

Beharrezkoa da erregelamendu hori eguneratzea eta modernizatzea, kontuan hartuta bai abenduaren 28ko 28/2016 Foru Legeak bai Zenbait zerga aldatzeari eta tributu arloko beste neurri batzuei buruzko abenduaren 27ko 16/2017 Foru Legeak lege arau horretan sartu berri dituzten arau aldaketak eta azken horren lehen xedapen iragankorrean ezarritako aurreikuspena.

Adierazpen horiek betetzeko, Erregelamendu berri bat onesten da; Erregelamendu horrek aurrekoa ordezten du osorik, ezertan eragotzi gabe indarra hartzen duen unean dauden prozedurei buruzko xedapen iragankorrean ezarritakoa, eta aplikatuko zaie indarra hartzen duenetik aurrera abiarazten diren prozedurei.

Erregelamenduak 72 artikulu ditu, zazpi titulutan banatzen direnak.

  1. tituluak prozedura guztiei oro har aplikatu beharreko arauak ezartzen ditu, prozedura zehatz batzuetan arautzen diren alderdiei izan ezik. Horrela, honako hauek ezartzen dira: isiltasun administratiboaren efektuak (horrelakotzat jotzen da prozedura bakoitzaren gehieneko epeen barnean ebazpenak berariaz ez jakinaraztea), errekurtsogileek prozeduran interesdunen izaera lortzeko bete behar diren baldintzak, ordezkariaren bidez jarduteko aukera, eta errekurtsoa aurkezteko eskaeretan edo idatzietan aipatu behar den edukia.

  2. tituluak berraztertzeko errekurtsoa arautzen du, eta ez du aldaketa handirik indarreko araudiarekin alderatuta. Hona hemen berritasun adierazgarrienak: errekurtsoa ez onartzeko berariazko arrazoiak zehaztea, eta berariazko ebazpena jakinarazteko ezarritako gehieneko epea luzatzea, zeina hiru hilabetekoa izanen baita errekurtsoa aurkezten denetik, organo eskudunei hilabeteko epea baino arrazoizkoagoa dena emate aldera errekurtsoa ebatzi eta jakinaraz dezaten. Halaber, aurkaratutako egintzaren betearazpenaren etena arautzen da.

  3. tituluak egun dagoen araudiari buruzko berritasun adierazgarriak ditu. Erreklamazio ekonomiko-administratiboei buruzko alderdiak arautzen ditu, eta hiru kapitulutan banatzen da. Lehena bat dator Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean aurreikusitako araudiarekin, eta erreklamazio horren gaiak eta gai horien inguruan aurkara daitezkeen egintzak ezartzen ditu.

  4. kapituluak Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboa arautzen du, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak ezartzen duenez egintzak bide ekonomiko-administratiboan berrikusteari dagokionez Nafarroako Gobernuaren berraztertzeko ahalmena gauzatzearen arduraduna den administrazio organoa, hain zuzen. Horri dagokio erreklamazio ekonomiko-administratiboez arduratzea, eta horiek tramitatu eta ebaztea, eta haren ebazpenek amaiera ematen diote administrazio bideari, nahiz eta horien aurka errekurtsoa jar daitekeen zuzenean administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bere legeak ezarri bezala. Beste berritasun garrantzitsu bat da Auzitegiak osoko bilkuran edo bakarrik jardun ahal izatea erregelamenduz ezarritako kasuetan. Arau orokor gisa, erreklamazio ekonomiko-administratiboak ebazteko eskumena Auzitegiaren osoko bilkurari dagokio; lehendakariak eta kideek osatzen dute hori. Baina, zenbait kasutan (adibidez, tramitera ez onartzeko adierazpenak, aurkaratutako egintza eteteari buruzko ebazpenak, edo espedienteak tramitatzean sor daitezkeen gorabeheren konponketa), Auzitegiak eraginkortasun osoz jardun dezake kideetako bakar baten bidez. Bi antolaketa neurri horiek jarduera azkartzea ekarri behar dute beraiekin, eta horrek, auzitegiaren beraren lana errazteaz gain, errekurtsogileei onura ekarriko die, egungo epea baino laburragoa den batean jasotzen ahalko baitituzte jakinarazpenak. Halaber, Auzitegiak aurkaratzen den egintza eteteko aukera ezartzen da.

  5. tituluaren III. kapituluak Auzitegiaren aurrean jarraitu beharreko prozedura arautzen du, bi berritasun adierazgarri aurreikusita. Zuzen-zuzenean gaiaren mamiari buruzkoak ez diren elementuak izan arren, horri edo hasitako prozeduraren baliotasunari berari lotuta dauden alderdien aurrean arazo intzidentalak aurkezteko aukerari buruzkoa da lehena. Nabarmendu beharreko bigarren berritasuna da erreklamazioa ebazteko ezarritako urteko gehieneko epea etetea ahalbidetzen duten kasu zehatz batzuk ezartzen direla, eta eteteko denborak xedatzen direla baldin eta Erregelamenduak xedatzen dituen baldintzak gertatzen badira. Horrez gain, alderdi batzuk argitzen dira, egungo arauketaren arabera zalantzazkoak izan litezkeenak, baina, oro har, indarreko arauketari eusten zaio.

  6. titulua berrikuspen-prozedura bereziei buruzkoa da: 16/2017 Foru Legea onetsi arte, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 140. eta 146. artikuluen arteko testuak arautzen zituen horiek modu berariazkoan eta laburrean; beraz, berritasuna dakar erregelamendu bidezko arauketan. Legezko arau berrien egitura eta garapen berriak dakartza, eta honako hauek argitzen ditu: tramitatzeko eta ebazteko eskumenak, aurkezteko eta ebazteko epeak, eta Nafarroako Kontseiluaren txostena eskatzeko aukera.

  7. tituluak berrikuspen-errekurtso berezia arautzen du, eta berritasun handiak dakartza aurreko arauketaren aldean. Ebazteko eskumenari buruzkoa da lehena, eta hori bat dator erreklamazio ekonomiko-administratiboetarako ezarritakoarekin. Bigarrenak zerikusia du “egitatezko akatsa”k errekurtsoa aurkezteko arrazoia izateari uztearekin, gure inguruko beste zerga administrazio batzuen indarreko legedian xedatutakoarekin bat. Hirugarrena Nafarroako Kontseiluari irizpena eskatu beharraren derrigorrezkotasuna kentzeari buruzkoa da; izan ere, eskaera hori hautazko bihurtzen da, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboak berari aurkezten zaizkion kontuak ebazteko duen espezializazioak berme nahikoa baitakar berekin, ezertan eragotzi gabe komenigarritzat jotzen denean hori eskatzeko aukera. Laugarren berritasunak dena delako ebazpena jakinarazteko gehieneko epea handitzen du pixka bat, hiru hilabetetik lau hilabetera, hain zuzen. Eta azken berritasuna bada erreklamazio ekonomiko-administratiboetarako ezarritako arauak modu osagarrian aplikatzea arauketak berak aurreikusten ez duen guztian.

  8. tituluak ere berritasuna dakar erregelamendu bidezko arauketan. Ekonomia eta administrazio arloko berrikuspen-prozeduretan emandako ebazpenak betearazteko jarduketak ukitzen ditu.

    Eta VII. tituluak egintza baten betearazpena eteteko edo zor baten ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko emandako bermeen kostua itzultzeko modua arautzen du haren definizioari, irismenari, hori gauzatzeko eskumena duten organoei eta haren prozedurari dagokienez.

    Hortaz, ondoriozta daiteke Erregelamendu hau onesteak berekin dakarrela une honetara arte indarrean egon den araudia eguneratzea eta modernizatzea. Horrela, izapidetze administratiboa azkartzen lagunduko du (horixe da alderdi garrantzitsuena), baita herritarrei arlo horretan ematen zaien zerbitzua hobetzen eta legezkotasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak finkatzen eta garatzen ere.

    Horrenbestez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostenaren arabera, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 17ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

    DEKRETATU DUT:

    Artikulu bakarra.–Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra egintzak administrazio bidean berrikusteari dagokionez garatzeko Erregelamendua onestea.

    Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra egintzak administrazio bidean berrikusteari dagokionez garatzeko Erregelamendua onesten da.

    Xedapen iragankor bakarra.–Indarra hartu aurretik edo ondoren administrazio bidean hasitako berrikuspen-prozedurei aplikatzea.

    1. Zenbait zerga aldatzeari eta tributu arloko beste neurri batzuei buruzko abenduaren 27ko 16/2017 Foru Legearen bosgarren artikuluko hogeita zazpigarren apartatuan eta lehen xedapen iragankorrean ezarritakoa ezertan eragotzi gabe, Erregelamendu hau aplikatuko zaie horrek indarra hartzen duenetik aurrera hasten diren administrazio bideko berrikuspen-prozedurei.

    2. Halaber, Zenbait zerga aldatzeari eta tributu arloko beste neurri batzuei buruzko abenduaren 27ko 16/2017 Foru Legearen lehen xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera aplikatuko dira foru lege horrek indarra hartu baino lehen aurkeztutako erreklamazio ekonomiko-administratiboei eta berrikuspen-errekurtso bereziei buruzko ebazpen eskumenaren arloko xedapenak.

    3. Erregelamendu honek indarra hartu baino lehen aurkeztutako eteteko eskaerak amaitu arte tramitatuko dira eskaera horiek aurkeztu diren unean indarrean zegoen araudiaren arabera.

    Xedapen indargabetzailea.–Arauen indargabetzea.

    Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honi kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, uztailaren 2ko 178/2001 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Birjarpenezko Errekurtsoei eta Aurkaratze Ekonomiko-Administratiboei buruzko Erregelamendua.

    Azken xedapenetako lehena.–Arauak emateko gaitasuna.

    Ogasun arloko eskumena duen departamentuko titularrari baimena ematen zaio erregelamendu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

    Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2018ko urriaren 17an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

    ERANSKINA

    Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra egintzak administrazio bidean berrikusteari dagokionez garatzeko Erregelamendua

  9. TITULUA.–Xedapen orokorrak.

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

    2. artikulua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR