85/2017 FORU DEKRETUA, irailaren 13koa, Nafarroako Foru Komunitatean Lorezaintzako eta Nekazaritzako laguntzailearen Lanbide Heziketa Bereziaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

1

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egiteko aukera eman du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolaturik, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak “Ekitatea hezkuntzan” izeneko II. Tituluan ezartzen du hezkuntzako administrazioek beharrezkoak diren baliabideak jarriko dituztela ikasle guztiek ahalik eta gaitasun pertsonal, intelektual, sozial eta emozionalik handiena lor dezaten. Era berean, administrazio publikoek ikasleen berariazko beharrei egokitutako prestakuntza eskaintzak sustatuko dituzte ikasleak gizarteratu eta laneratzeko xedez.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, Lanbide Heziketaren eskaintza gizartearen eta ekonomiaren premietara egokitzeko dagokion lurralde eremuan.

Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren bidez, oinarrizko hamalau lanbide titulu onetsi dira, haien oinarrizko curriculumak finkatu dira, eta, halaber, Ikasketa eta lanbide tituluak emateari buruzko abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretua aldatu da, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako irakaskuntzei dagokienez. Lege organiko horren laugarren xedapen gehigarrian xedatzen da hezkuntza administrazioek zilegi dutela lanbide heziketako beste prestakuntza eskaintza batzuk ezarri eta baimentzea, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen beharretara egokituak.

Horregatik guztiagatik, Hezkuntza Departamentuak 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako zenbait programa arautu eta ezartzea erabaki du, honako hauen babesean: otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuko laugarren xedapen gehigarria, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 22ko 52/2015 Foru Agindua, haren bidez arautzen baitira otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren Lanbide Heziketako prestakuntza programak, “Lanbide Heziketa Bereziko zikloak” deituak, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Prestakuntza programa hauek Nafarroako hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen barnean daude. Lanbide Heziketa Bereziko zikloen helburua da hezkuntza premia berezi aldi baterako edo iraunkorrak dituzten gazteen prestakuntza eta kualifikazio beharrei erantzutea; gazte horiek, haien berariazko hezkuntza premien ondorioz, hezkuntza arloko sostengu eta arreta jakin batzuk behar dituzte, eta haien autonomia pertsonal eta sozialak arrazoizko itxaropenak ematen dizkie zenbait lanpostu eskuratzeko.

Foru dekretu honen bidez ezarri dira Lorezaintzako eta Nekazaritzako laguntzailearen Lanbide Heziketa Bereziaren heziketa zikloaren egitura eta curriculuma, Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan dituen eskumenak erabiliz, zeinak Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan aitortzen baitira.

Lorezaintzako eta Nekazaritzako laguntzailearen Lanbide Heziketa Bereziaren curriculuma prestatu da Nafarroako Foru Komunitatean maiatzaren 22ko 52/2015 Foru Aginduan ezarritako diseinu-jarrabideen arabera.

2

Erregulazio honetan ziklo honen curriculumeko elementu hauek jorratzen dira: xedea, identifikazioa, lanbide erreferentea eta lanbide jarduna, curriculuma, euskararen tratamendua, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ikasketak ezartzeko baldintzak, lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

Ziklo honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR