84E/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena aldaketa egituratzaile bat Ablitasko Udal Planean, Bodega Pago de Cirsus SLk sustatua eta hirigintza araudiaren 53. artikuluari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

202. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 8a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 84E/2020 FORU AGINDUA, abuztuaren 13koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena aldaketa egituratzaile bat Ablitasko Udal Planean, Bodega Pago de Cirsus SLk sustatua eta hirigintza araudiaren 53. artikuluari buruzkoa. Ablitasko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko zuzendari nagusiak ekainaren 9an eman 477E/2020 Ebazpenaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egin zen Ablitasko Udal Planaren 53. artikuluaren aldaketa egituratzaileari buruz. Ulertu zen ez zuela ingurumen ukipen nabarmenik sortzen. Ebazpen hori 2020ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 25ean.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Adierazitakoarekin bat eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea aldaketa egituratzaile bat Ablitasko Udal Planean, Bodega Pago de Cirsus SLk sustatua eta hirigintza araudiaren 53. artikuluari buruzkoa.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR