84/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 13koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuko bulegoen egitura ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.

Horren ondorioz, beharrezkotzat jotzen da Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren egitura organikoa bulego mailan garatzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

KAPITULU BAKARRA

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua

  1. artikulua Egitura eta bulegoen atxikipena.

    Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalak bulego hauek ditu:

    –Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa.

    –Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoa.

    –Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

  2. artikulua Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zentroaren kudeaketa.

    2. Aurrekontuak gauzatzean sortzen diren gastuen espedienteei buruzko kontabilitatearen kudeaketa.

    3. Mantentze-lanez eta koordinazioaz arduratzea Fakturen Erregistroko Departamentuko administratzaile gisa.

    4. Urte anitzeko gastuen jarraipena egitea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuarekin koordinaturik.

    5. Aurrekontuko aldaketak tramitatzea.

    6. Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.

    7. Diru-sarreren aurrekontua gauzatzetik etorritako ordainketa agiriak prestatzea.

    8. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiko eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko administrazio-unitateekin elkarlanean aritzea ordainketa eta kobrantza agiriak prestatzeko eta horiei jarraipena egiteko.

    9. Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontabilitate zentroekin eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatuarekin eta Kontabilitate Zerbitzuarekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea.

    10. Kontabilitate, aurrekontu eta estatistika arloko informazioa prestatzea, behar diren txosten ekonomikoak egiteko.

    11. Eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.

    12. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

  3. artikulua Turismoko eta Merkataritzako Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Turismo eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR