83/2015 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez aurretiko administrazio-baimena ematen da gas natural kanalizatua banatzeko, Barillasko (Nafarroa) udal mugapean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gas Navarra SAk aurretiko administrazio-baimena eskatu du gas natural kanalizatua banatzeko, honako proiektu honen arabera: “hornidurarako antena (ERM MOP 4/0, 4 bar) eta gas naturala banatzeko sarea (MOP O,4 bar) Barillasko (Nafarroa) udal mugapean”.

Eskaera hori jendaurrean jarri zen iragarkia paratuz 2014ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 21ekoan, eta “Diario de Navarra” nahiz “Diario de Noticias” egunkarietan 2014ko urriaren 21ean. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Proiektu teknikoaren oinarrizko datuak honako hauek dira:

Barillasko udal mugapean hornidurarako antena (ERM MOP 4/0,4 bar) eta gas naturala banatzeko sarea (MOP 0,4) egiteko proiektua egin da. Banaketa horretarako konexioa polietilenozko hoditeria bi puntutan lotuz eginen da, Tulebrasko udalerriko Estación kalean dauden hodien gainean. Honako hauek dira hasierako ezaugarriak: 4 bar-eko presioa eta PE DN 110 diametroa. Banaketa-sarea polietilenozkoa izanen da (DN 90 eta DN 63 mm; MOP 0,4 bar-ekoa). ERM MOP 4-0,4 bar-ekoa da eta emaria 500 Nm³/h-koa.

Proiektutako sareak guztira 3.313 metro luze dira, gutxi gorabehera.

Aurrekontua ehun eta hirurogei mila bederatziehun eta hirurogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamahiru zentimokoa da (160.969,73 euro).

Enpresa eskatzaileak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Baimena ematea Gas Navarra SA enpresari Barillasko (Nafarroa) udal mugapean gas naturala banatzeko sarea jartzeko.

  2. Aurretiko administrazio baimen hau ematen bada ere, ez dira alde batera utzi behar aplikatzekoak diren bestelako xedapenak, sektoreko legeria eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzkoa kontuan izanik beharrezkoak diren kontzesioak eta baimenak.

  3. Aurretiko administrazio baimena ondoko baldintzetara egokituko da:

    Lehena.–Enpresa titularrak bi hilabeteko epean 3.219,39 euroko bermea jarri beharko du, instalazioen aurrekontuaren %2, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta egin ondoren itzuliko zaio enpresari.

    Bigarrena.–Instalazioetan eta haien muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR