82E/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez, behin betiko onesten da Doneztebeko Iraburu alderdian dagoen 1. poligonoko 300. eta 433. lurzatien zati baten eta 810. eta 811. lurzatien azpikategoria eta Udal Plan Orokorraren araudiaren 46. eta 50. artikuluak aldatzeko espedientea. Sustatzailea Doneztebeko Udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Doneztebeko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Doneztebeko Iraburu alderdian dagoen 1. Poligonoko 300. eta 433. lurzatien zati baten eta 810. eta 811. lurzatien azpikategoria eta Udal Plan Orokorraren araudiaren 46. eta 50. artikuluak aldatzeko espedientea. Sustatzailea Doneztebeko Udala da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia, dagokion udalak eskaturik, Nafarroako Aldizkari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR