82/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, gora jotzeko errekurtsoen ebazpena eta lan auzibidearen aurreko erreklamazioena Osasuneko kontseilariaren esku uzten duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.c) artikuluaren arabera, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariari dagokio gora jotzeko errekurtsoen ebazpena, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren kontseilarietatik beherako edozein organok edo haren erakunde publikoek arlo horren gainean emandako egintzei dagokienez. Bestetik, aipatu foru legearen 115.4. artikuluaren arabera, lan auzibidearen aurreko erreklamazioak, langileriaren arlokoak badira, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariak ebatziko ditu. Antzeko esleipenak egiten dituzte otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluaren g) eta h) idatz-zatiek (dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehaztu ziren), bai eta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagokionez, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 110. eta 111. artikuluek ere (dekretu horren bidez, erakunde autonomo horren estatutuak onetsi ziren).

Hala ere, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretu horren 9.h) artikuluaren arabera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari dagokio, erakunde autonomo horri atxikiriko langileei dagokienez, gora jotzeko errekurtsoak eta lan auzibidearen aurreko erreklamazio administratiboak tramitatzea.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 3.2.f) artikuluaren arabera, arrazionalizazioa eta arintasuna administrazio-prozeduretan izanen dira gidari Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketan eta funtzionamenduan. Eskuratutako esperientziaren arabera, gora jotzeko errekurtsoen ebazpena eta lan auzibidearen aurreko erreklamazioena Osasuneko kontseilariaren esku uztea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan, lagungarri izan daiteke prozedura horiek arrazionalagoak eta arinagoak izan daitezen, erakunde autonomo hori bere departamentuari atxikita baitago (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 2. artikulua) eta kontseilari horrek esleiturik baitu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari lotutako gora jotzeko gainerako errekurtsoen ebazpena (abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.4 artikulua eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 110.1 artikulua).

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen du kontseilariek beren eskudantzien erabilera beste baten esku uzten ahal dutela. Bestetik, Nafarroako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR