81/2018 FORU DEKRETUA, urriaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak 2018ko martxoaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez (geroago irailaren 5eko Erabakiaren bidez aldatua), baimena eman zion Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari atxikitako 25 lanpostu huts sortzeko, plantilla organikoa langileen benetako premietara egokitze aldera.

Hutsik dauden 25 lanpostu horietatik, prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunen 2 lanpostu sortu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen ekainaren 20ko 46/2018 Foru Dekretuaren bidez. Halaber, prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunen 5 lanpostu sortu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen uztailaren 4ko 49/2018 Foru Dekretuaren bidez.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko urriaren 3ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea, 2018ko azaroaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondoren azaltzen diren lanpostuak sortzen dira Eskubide Sozialetako Departamentuaren Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren plantilla organikoan, haientzat behar bezalako zuzkidura ekonomikoa izanik indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Eskubide Sozialetako Departamentua.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

–Enpleguko goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10533 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Enpleguko goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Doneztebeko Enplegu Agentziari atxikia, 10534 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Enpleguko goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Tafallako Enplegu Agentziari atxikia, 10535 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Enpleguko goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, 10536 zenbakia duena...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR